(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Ikastetxe Bikainen kalitate ziurtagiria eman die Nafarroako lau ikastetxeri ostirala, 2010.eko ekainak 11

Ikastetxeak dira Azagrako Reyno de Navarra institutua, Lizarrako Institutu Politeknikoa eta Cintruenigoko Otero de Navascues eta Noaingo San Miguel ikastetxe publikoak


Transcripción textual del video

Ziurtagiriak eman dizkiete Haur eta Lehen Hezkuntzako Cintruenigoko Otero de Navascues eta Noaino San Miguel ikastetxe publikoei, Azagrako DBHko Reyno de Navarra institutuari eta Lizarrako Bigarren Hezkuntzako Institutu Politeknikoari. Ekitaldiko burua Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, izan da.

Catalanek adierazi du "ebaluazioa funtsezko tresna dela ikasle hobeak eta kalitate oneko hezkuntza sistema edukitzeko". Horren harian honako hau ere esan du: "kalitateari eta bikaintasunari esker foru erkidegoak estatuko hezkuntza sisteman aitzindari izaten jarraituko duenaren uste osoa dugu"

Catalan, Aranaz eta saritutako ikastetxeetako zuzendariak.

Hezkuntza Departamentuak Ikastetxe Bikainen kalitate ziurtagiria eman die Nafarroako lau ikastetxeri ( irudia handitu )

Ikastetxe Bikainen ziurtagiriak gaur goizean entregatu dituzte. Ziurtagiri horiek Nafarroako Gobernuak ematen dizkie gestio administratibo eta pedagogikoan legez bete behar diren baino kalitate estandar handiagoak dituzten ikastetxe eta institutu publikoei. Sariak emateko ekitaldiko buruak izan dira Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, eta Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jimenez.
Laugarren edizio honetan, Hezkuntza Departamentuak lau ikastetxeri eman die ziurtagiria: Haur eta Lehen Hezkuntzako Cintruenigoko Otero de Navascues eta Noaino San Miguel ikastetxe publikoei, Azagrako DBHko Reyno de Navarra institutuari eta Lizarrako Bigarren Hezkuntzako Institutu Politeknikoari. Ikastetxe horiek ikuskatu egin dituzte 2009-2010 ikasturtean eta ikusi dute Foru Gobernuak zehaztutako estandarrak betetzen dituztela.

Berritasun gisa, edizio honetan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak ere hartu dituzte kontuan (aurreko urteetan Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei bakarrik eman dizkiete ziurtagiriak). Era horretan, Nafarroako hezkuntza publikoko hainbat mailatan kalitatea gestionatzeko sistemak ezartzeko aurrerapausoak emango dituzte. Ziurtagiri horiek 2006-2007 ikasturtean hasi ziren ematen; ordudanik Foru Gobernuak 27 ziurtagiri eman ditu: aurten lau eta aurreko urteetan guztira 23.

Gaurko ekitaldira saritutako ikastetxeetako zuzendariak bertaratu dira: Cintruenigoko Otero de Navascués ikastetxearen aldetik Maria Antonia Moreno Solano, Noaingo San Miguel ikastetxe publikotik Juan Carlos Turumbay Senosiain, Azagrako DBHko Reyno de Navarra institututik Jesus Garcia Garraza eta Lizarrako Bigarren Hezkuntzako Institutu Politeknikotik Antonio Diaz Martinez. 

Gogoratu Hezkuntza Departamentuak, 230/2006 erabakia medio, kalitate estandar bat ezarri zuela eta estandar horretan ikastetxeek gestio sistemak egokitzeko prozesuen mapa jaso zutela (prozesu hori ikastetxeek beren borondatez egiten dute). Mapa horretan bildu zituzten, hain zuzen, ikastetxeetan kalitatea gestionatzeko dituzten sistemek ikuskaritza gainditzeko bete behar dituzten gutxieneko betekizunak. Ezarritako estandarrak betetze aldera, Departamentuak aholkuak ematen dizkie ikastetxeei, kalitate sareen eta lan taldeen bitartez eta jardunbide egokiak trukatuz; aholkularitza zerbitzu hori foru erkidegoko 97 ikastetxek jaso dute aurten.

Hona hemen lau edizioetan ziurtagiria jaso duten 27 ikastetxeen zerrenda: Reyno de Navarra HLHZ (Azagra), Toki Ona BHI (Bera), Berriozar DBHI (Berriozar), Ibaialde BHI (Burlata), Otero de Navascues HLHZ (Cintruenigo), La Paz DBHI (Cintruenigo), Cerro de la Cruz DBHI (Cortes), Alhama BHI (Corella), BHI Politeknikoa (Lizarra), Marques de Villena BHI (Marcilla), San Miguel HLHZ (Noain), Donapea HLHZ (Iruña), Iturrama BHI (Iruña), Navarro Villoslada BHI (Iruña), Plaza de la Cruz BHI (Iruña), Caro Baroja BHI (Iruña), San Juan BHI (Iruña), Basoko BHI (Iruña), Maria Ana Sanz BHI (Iruña), Virgen del Camino HLHZ (Iruña), Ribera del Arga BHI (Azkoien), Ega BHI (San Adrian), Sierra de Leyre BHI (Zangoza), BHI Politeknikoa (Tafalla), Benjamin BHI (Tutera), IET HLHZ (Tutera) eta Valle del Ebro BHI (Tutera).
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa