Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak Gizarte Segurantzako kuotaren erdia ordainduko die 50 urtetik beherako titular eta titularkideei
Transcripción textual del video
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak onartu du 2014ra arte 325.000 euroko gastua egitea, Nekazaritzako Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden emakumeei diru-laguntzak emateko. Helburua da nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan emakume gehiagok lan egitea. Nekazaritza Ustiategien Erregistroko 2010eko datuen arabera, Nafarroan 20 urtetik beherako 40 emakume eta 50 eta urte arteko 40 emakume daude Gizarte Segurantzako Nekazaritza Erregimen Berezian afiliatuta. Neurri horren helburua da emakumeei nekazaritza munduan lan egin dezaten erraztea eta emakumeek egiten duten lanak eta jartzen dituzten ondasunek behar bezalako aintzatespena izatea; izan ere, askotan, ustiategiko titularra bakarra izaten da, gehienetan gizonezkoa.