(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa 2012 Planak 2.000 lanpostu sendotu ditu 2010eko lehen hiruhilekoan astelehena, 2010.eko ekainak 14

Hala ondorioztatzen da planaren zazpigarren jarraipen-txostenetik, 1.092 milioi euroko inbertsio pilatua baieztatuz


Nafarroa 2012 Planak 2010eko lehen hiruhilekoan 2.057 lanpostu zuzenen sorrera edo mantentzea sendotu du, “Nafarroa 2012 Planera” bildutako Lehentasunezko Jardunen Zazpigarren Jarraipen Txostenaren arabera. Txostena 2010eko martxoaren 31n gaurkotu da, eta horren arabera, gainera, lehen hiruhileko honetan 92,2 milioi euroko inbertsioa eta 1.092,8 milioi euroko inbertsio pilatua egin dela baieztatu da. Modu horretan, orain arte, planaren lehentasunezko jardunetarako aurreikusitako inbertsioaren (3.559,7 milioi euro) %31 gauzatu da.

Egindako proiektuei dagokienez, Nafarroa 2012 Planera bildutako lehentasunezko 89 jardun abian daude edo amaitu dira, hau da, aurreikusitako proiektu guztien %96.

Zehatz esanda, jarraipen-txostenaren arabera, 2010eko martxoaren 1ean, 4 proiektu amaituta daude eta 85 proiektu gauzatzen ari dira. Azken horietatik 68tan inbertsioa gauzatu da eta 17 proiektutan kasuan kasuko aurretiazko jardunak garatu dira (lursailak antolatzea, UPS onestea, obra-lizentzia, lanaren esleipena, etab.). 4 proiektu baino ez daude hasi gabe.

Arloen arabera, aurtengo martxoaren 31ra arte, inbertsioak honela banatu dira: zuzkidurak desgaitasunerako eta adingabeentzat, 18,6 milioi euro, ospitale- eta laguntza-zentroak, 16,3 milioi €; hezkuntza, 34,3 milioi €; zentro teknologikoak eta ikerketa aplikatukoak, 53,8 milioi €; kultura eta aisia, 68,8 milioi €; ondare historiko-artistikoa berreskuratzea, 16,4 milioi €; eraikin administratiboak, 30,4 milioi €; etxebizitza, 154,4 €; industria poligonoak, 15,5 milioi €; ingurumena eta lurraldearen antolamendua, 11,9 milioi €; agroindustria eta ureztatzeak, 342,3 milioi €; errepide sarea, 252 milioi euro; arlo logistikoak, 78 milioi €.

Intzidentzia aipagarrienak

Era berean, 2012 Planaren zazpigarren jarraipen-txostenetik ondorioztatzen da zenbait intzidentzia aipagarri daudela, hala nola Ikastetxeen Planerako aurreikusitako inbertsioaren gorakada, obrak bizkortu direlako. Horrez gain, Iruñeko epaitegien eraikin berrirako aurreikusitako kostuan %29 aurreztuko da, lanaren esleipenean baja egon delako.

Amaitzeko, Virgen del Camino ospitaleko inguru kirurgikoen berrikuntzaren esleipenean %30 aurreztu da.

Nafarroa 2012 Plana eta horren jarraipena

Dakigunez, Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 21eko eta Nafarroako Parlamentuaren 2008ko maiatzaren 23ko Akordioaren bidez, “Nafarroa 2012 Plana” onetsi zen. Plan horren arabera, zenbait inbertsio egingo ziren zuzkidura eta azpiegitura publikoetan, 4.508,9 milioi euroren truke. Akordioan Plan horren atal moduan gauzatu nahi diren lehentasunezko jardunak jaso dira, 3.559,7 milioi euroren truke.

Gobernuaren 2008ko Akordio batean Planeko lehentasunezko jardunen ardura zuten agenteak izendatu ziren eta Politika eta Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusiaren esku utzi zen “Nafarroa 2012 Planeko” lehentasunezko jardunak gauzatzearen jarraipena egitea eta Nafarroako Gobernuari aldian-aldian informazioa ematea, jardun bakoitzaren arduradunek emandako datuen arabera.

Horrez gain, 2008ko ekainean, planera bildutako lehentasunezko jardunen Planifikazio eta Jarraipen Dokumentua onetsi zen, hiru hilerik behin gaurkotu beharrekoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa