Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Laguntzak gaurtik, ekainak 15, eska daitezke eta xedea energia berriztagarriak ezartzen laguntzea da
Gobernuak 2,3 milioi euro bideratu ditu energia berriztagarrien instalazio txikietarako
Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, 2,3 milioi euro bideratu ditu diru-laguntzetan energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio txikietarako. Xedea energia berriztagarriak ezartzen laguntzea da eta, modu horretan, 2010erako Nafarroako Energia Planean zein Espainiako Energia Berriztagarrien 2005-2010 Planean ezarritako helburuak betetzea. Hala jaso da Enpresako zuzendari nagusiak emandako Ebazpenean, ekainaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dena.
Energia berriztagarrien zazpi iturritan egindako inbertsioak diruz lagundu nahi dira: eguzki-energia termikoa; eguzki-energia fotovoltaikoa, sareari lotu gabea; eguzki-energia fotovoltaikoa, sareari lotua; haize-energia, sareari lotu gabea; haize-energia, sareari lotua; biomasa eta geotermia. Instalazioak 2009ko irailaren 11tik 2011ko otsailaren 28ra bitarte hasi beharko du funtzionatzen.
Laguntzak eskatzeko epea gaur, ekainak 15, hasi eta uztailaren 30ean amaitzen da. Hala ere, diru-laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emango dira. Espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkeztu ziren ordenari jarraituz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean.
Ekimen hau IDAErekin (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua) lankidetzan garatzen da, Foru Gobernuak IDAErekin energia-politika jasangarriak garatzeko sinatzen dituen hitzarmenen emaitza moduan.
Eskaerak eta deialdi honen eranskinak Nafarroako Gobernuaren atarian eskuratu daitezke: www.navarra.es.