(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Red Eléctrica de España enpresak 400 kV-ko linea elektrikoa aldatzeko hasierako akordioa lortu dute asteartea, 2010.eko ekainak 15

Red Eléctrica enpresak Foru Gobernuak hornikuntza-sarea eta komunitatearen ebakuazio elektrikoa hobetzeko egindako hiru eskaerak bere gain hartu ditu


Roig kontseilaria eta Luis Atienza topaketan

Roig kontseilaria eta Luis Atienza topaketan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Red Eléctrica de España (REE) enpresak hasierako akordioa lortu dute Castejónetik Gasteizera doan 400 kV-ko linea elektrikoaren proiektua aldatzeko Foru Komunitatea zeharkatzen duen zatian. José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Luis Atienza REEko presidenteak gaur Iruñean egindako topaketan eskualdeko hornikuntzaren eta ebakuazio elektrikoaren egoera eta garraio-sarea hobetzeko jardunak aztertu dituzte.

Hasierako akordio hori bi alderdien artean adostutako trazadura-proiektuan jaso beharko da. Nafarroako Gobernuak planteatutako hiru eskaerak kontuan hartu dira, Castejón-Gasteiz 400 kV-ko linearen gaur egungo proiektuan aldaketak egin ahal izateko: Lizarrerrirako hornikuntza elektrikoa hobetzea, Sakanan sare elektrikoa modernizatzea eta Foru Komunitate osoan energia elektrikoa ebakuatzeko gaitasuna modu esanguratsuan handitzea.

Modu horretan, REEk Lizarrerriaren hornikuntza hobetzea bere gain hartu du, Deikaztelu inguruan azpiestazio bat eraikita. Azpiegitura elektriko hori Castejón eta Muru Artederreta bitartean honezkero eraikita eta funtzionamenduan dagoen 400 kV-ko lineara konektatuta egongo da. Azpiestazioaren bidez, merindadeko eskaera elektrikoari bermeekin erantzun ahal izango zaio, eta aldi berean, inguruan sortzen den energia ebakuatu ahal izango da. Energia hori, batez ere, energia berriztagarrien instalazioetan sortzen da.

Lizarrerriko azpiestazio berria Iruñerriko garraio-sistemarekin lotuko da, 400 kV-ko korridore elektriko berriaren bidez. Iruñearen eta Itxason (Gipuzkoan) dagoen azpiestazioaren arteko konexioa Sakana inguruan egingo da, eta gaur egun inguru horretan 200 kV-ko lineak daude. REEk bi linea horietako bat kentzea eta bestea 200 kV-tik 400era aldatzea planteatu du. Prozesu horretan, inguruko udalen parte-hartzea eta iritzia izan nahi da. Modu horretan, Nafarroa iparraldean eta hegoaldean 400 kV-ko garraio-sare nazionalarekin konektatuta egongo da.

REEk bere gain hartutako Gobernuaren hirugarren eskaera hurrengoa da: komunitatearen ebakuazio elektrikorako gaitasuna modu esanguratsuan handitzea aztertuko du, hain zuzen ere, Foru Administrazioaren energia-politikaren eta energia berriztagarriak sustatzearen funtsezko alderdia baita.

José María Roig kontseilariak bilera emankorra izan dela adierazi du eta REEk agertutako lankidetza eta harmen espiritua eskertu ditu. Bestalde, Luis Atienza pozik agertu da bilerak etorkizunean lankidetzan aritzeko aukera berriak irekitzen dituelako.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa