(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak urtebetean 46,1 milioi eman ditu etxebizitzak zaharberritzeko laguntzetan asteazkena, 2010.eko ekainak 16

2009ko ekainetik, 9.500 etxebizitzaren zaharberritzea eta egokitzapena diruz lagundu dira


Transcripción textual del video

Amelia Salanueva Nafarroako Gobernuko Etxebizitza eta Ingurumen kontseilariak etxebizitza eta hirigintza arloko urgentziazko neurrien Foru Legea indarrean egon den lehen urteko emaitzen berri eman du. Hain zuzen ere, Foru Legea Nafarroako Gobernuaren Krisiaren aurkako Planera bilduta dago.

Kontseilariak azaldu duenez, Nafarroako Gobernuak 46,1 milioi euroko diru-laguntzak eman ditu. Laguntza horiek 9.500 etxebizitzak jaso zituzten, 6/2009 Foru Legea, ekainaren 5ekoa, Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzekoa, indarrean egon zen lehen urtean. Hala adierazi du gaur goizean Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak. Foru Lege horri esker, etxebizitzen zaharberritze tradizionalaren proiektuei emandako diru-laguntzak 14 punturaino handitu ahal izan dira (oztopoak kentzea, igogailuak jartzea, fatxadak eta bestelakoak konpontzea), eta orain laguntzak obraren kostu osoaren %16 eta %50 artekoak izango dira. Horren emaitza moduan, 6.275 etxebizitzak laguntza horiek jaso dituzte eta 39 milioi euroko diru-laguntzak jaso dituzte, 93,6 milioi euroko lan-kosturako. Etxebizitza bakoitzeko batez besteko aurrekontua 15.000 euro izan da ia-ia, eta 6.215 euro batez besteko diru-laguntza (lanaren %40 baino gehiago). Diru-laguntzak jaso dituzten 6.275 etxebizitzetatik 2.000 ingurutan hobekuntza energetikoak egin dira.

Nafarroako Gobernuak 46,1 milioi euroko diru-laguntzak eman ditu. Laguntza horiek 9.500 etxebizitzak jaso zituzten, 6/2009 Foru Legea, ekainaren 5ekoa, Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzekoa, indarrean egon zen lehen urtean. Hala adierazi du gaur goizean Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak.

Foru Lege horri esker, etxebizitzen zaharberritze tradizionalaren proiektuei emandako diru-laguntzak 14 punturaino handitu ahal izan dira (oztopoak kentzea, igogailuak jartzea, fatxadak eta bestelakoak konpontzea), eta orain laguntzak obraren kostu osoaren %16 eta %50 artekoak izango dira. Horren emaitza moduan, 6.275 etxebizitzak laguntza horiek jaso dituzte eta 39 milioi euroko diru-laguntzak jaso dituzte, 93,6 milioi euroko lan-kosturako. Etxebizitza bakoitzeko batez besteko aurrekontua 15.000 euro izan da ia-ia, eta 6.215 euro batez besteko diru-laguntza (lanaren %40 baino gehiago). Diru-laguntzak jaso dituzten 6.275 etxebizitzetatik 2.000 ingurutan hobekuntza energetikoak egin dira.

Aurreko aldian, 2008ko ekainetik 2009ko ekainera, 21,5 milioiko diru-laguntzak eman ziren 5.100 etxebizitzarako. Horrenbestez, aurten laguntzen bikoitza eman dira, hau da, batez beste 2.000 euro gehiago etxebizitza bakoitzeko.

Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak urte osoan eska daitezke, eta besteak beste, etxebizitza bizitoki ohiko eta iraunkorra izatea, eraikinak 12 urteko antzinatasuna baino handiagoa izatea eta aurrekontua 4.000 eurotik gorakoa izatea eskatzen da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Medidas urgentes en vivienda del Plan Anticrisis del Gobierno de Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa