(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 620.000 euro jarriko ditu etxetresna elektrikoak aldatzeko diru-laguntzak emateko asteazkena, 2010.eko ekainak 16

2010eko Renove Planaren asmoa da 5.600 etxetresna inguru erosten laguntzea


Transcripción textual del video

Enpresa arloko zuzendari nagusiak, Begoña Urienek, etxetresna elektrikoak aldatzeko 2010eko Renove Planaren berri eman du. Guztira 620.000 euro banatuko dituzte eta asmoa da 5.600 etxetresna inguru erosten laguntzea. Neurri horren helburuak dira etxebizitzetan argindar kontsumoa eta gastua gutxitzea, etxetresna elektrikoak modernizatzea eta herritarrak energia modu eraginkorrean erabiltzeak daukan garrantziaz jabetzea.

Enpresa arloko zuzendari nagusiak, Begoña Urienek, etxetresna elektrikoak aldatzeko 2010eko Renove Planaren berri eman du. Guztira 620.000 euro banatuko dituzte eta asmoa da 5.600 etxetresna inguru erosten laguntzea. Neurri horren helburuak dira etxebizitzetan argindar kontsumoa eta gastua gutxitzea, etxetresna elektrikoak modernizatzea eta herritarrak energia modu eraginkorrean erabiltzeak daukan garrantziaz jabetzea. 

Etxetresna elektrikoen Renove Planaren bosgarren edizioan etxetresna hauek berritzea lagunduko dute diruz: hozkailuak, izozkailuak, hozkailu konbinatuak, garbigailuak, ontzi garbigailuak, lehorgailuak eta indukzio sukaldeka. Horien ordez, betiere, A. A+ edo A++ mailako gailuak erosi behar dira. Aurten ez dituzte telebistak sartu: iazko planean zeuden, lurreko telebista digitalerako aldaketa zela eta. Lehorgailuak sartu dituzte, hain zuzen, Begoña Urienek esan duen moduan, Nafarroan 30.000 lehorgailu inguru daudelako eta, beraz, horiek ordezkatuz gero, biztanleek energia aurreztuko dutelako. 

Diru-laguntza horiek etxetresna elektrikoen eraginkortasuna sarituko dute. Horregatik, gailu zahar bat ordezkatu eta hondakin gisa behar bezala gestionatzeagatik 105 euro emango dituzte; gailu eraginkorrenen kasuan (A++ mailako hozkailu, izozkailu eta hozkailu konbinatuen kasuan) 125 euro.

Diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 1ean hasi eta aurrekontua agortutakoan edo, bestela, 2010eko abenduaren 1ean, amaituko da. Epea hasi baino lehenagoko fakturak ez dituzte onartuko. Diru-laguntzak emango dituzte banan-banako ebaluazioa eginda; beraz, espedienteak bideratu eta ebatziko dira eskariak aurkeztu ahala eta aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

Pertsona eta etxebizitza bakoitzeko gailu banaren erosketa lagunduko da diruz, modalitate eta mota bakoitzean. Diru-laguntza denda kolaboratzaileetan eska dezakete nafar herritarrek. 

Dendetan, egiaztatu ondoren erosleak dagozkion baldintzak betetzen dituela, eskaria beteko dute. Eskaria egiteko behar dira NAN eta kontu zenbakia. Dendariak gailuaren prezioa kobratuko du, osorik, eta, onuradunak gailu zaharra bota nahi badu, dendaria arduratuko da etxetik ateratzeaz eta birziklatzeaz. Diru-laguntzak erosketa egin ondoren sartuko dira kontu korrontean.

Gobernua Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuarekin (EDAI) elkarlanean ari da ekimen hori gauzatzen, energia eramangarrien politikak garatzeko hitzarmenen bitartez.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Power Point Plan Renove Electrodomésticos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa