(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Kontseiluak Terminologia Batzordea sortu du osteguna, 2010.eko ekainak 17

Batzordeak Euskaltzaindia izango du aholkulari


Euskararen Nafar Kontseilua

Euskararen Nafar Kontseiluak Terminologia Batzordea sortu du ( irudia handitu )

Euskararen Nafar Kontseiluak, Euskarabideak proposatuta, Terminologia Batzordea eta Azpibatzorde Teknikoa sortzea onartu du. Terminologia Batzordea osatuko dute aholkularitza organoko kideek, eta Azpibatzorde Teknikoa batzordetik kanpoko jendeak, alegia foru erkidegoko administrazio publiko hauetako aditu, itzultzaile eta interpreteek: Nafarroako Gobernua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren (Nafarroako Aldizkari Ofizialeko Zerbitzuaren) eta Hezkuntza Departamentuaren (Euskarabidearen) bitartez; Nafarroako Parlamentua; eta Iruñeko Udala. 

Terminologia Batzordea Euskararen Nafar Kontseiluaren barruko batzorde espezifiko bat izango da; Euskaltzaindia izango du aholkulari. Batzordearen zereginak hauek izango dira: osoko batzarrak aginduta, terminologia gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea; Azpibatzorde Teknikoak egindako lan proposamenak onartzea eta urteko jardueren planean jasotzea; terminologia lanak egiteko irizpideak proposatzea; arlo horretan egindako lanak onartzea; ezarritako terminologia zabaltzeko bideak proposatzea; ezarritako terminologia hori erabiltzeko gomendioak egitea; eta jardueren urteko txostena egitea eta, gero, osoko batzarri aurkeztea. 

Kontseiluak, halaber, Nafarroako Jauregiko Joaquin Elizondo aretoan bilduta, Balioespen Azpibatzorde Teknikoak hedabideei euskara sustatzeko laguntzak ematearen gainean egin duen proposamenaren berri jaso du. Ebazpena laster sinatuko du Euskarabideako zuzendari gerenteak. 

Euskararen Nafar Kontseilua honako hauek osatzen dute: Hezkuntza kontseilariak, Alberto Catalan Higuerasek (burua da); Euskarabideako zuzendari gerenteak, Xabier Azanza Arbizuk; Euskara Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak, Ruben Fuertes Peraltak; Aholkularitza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak, Julen Calvo Jimenezek; Lanbide Heziketa eta Unibertsitate ataleko zuzendari nagusiak, Pedro Gonzalez Felipek; Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza ataleko zuzendari nagusiak, Teresa Aranaz Jimenezek; eta Euskaltzaindiko buruak, Andres Urrutia Badiolak.

Horiez gain, hauek ere Kontseiluko kide dira: Maria Amor Beguiristain Gurpide, Pablo Sotes Ruiz, Andres Iñigo Ariztegi, Roldan Jimeno Aranguren, Yolanda Barcina Angulo, Pello Mariñelarena Martinez, Gabriel Imbuluzqueta Alcasena, Mikel Belasko Ortega, Patxi Salaberri Zaratiegi, Asier Barandiaran Amarika, Josu Reparaz Leiza, Mikel Olazaran Rodriguez, Iñaki Perurena Gartziarena, Patxiku Perurena Loiarte, Oscar Zapata Solano eta Maria Dolores Otamendi Artola. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa