(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura eta Turismo kontseilaria Sorogainera eta Eugira joan da, proiektu bana ikustera ostirala, 2010.eko ekainak 18

Bi proiektuek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso dute, tokiko erakunde eta turismo partzuergoentzako diru-laguntza deialdiaren bitartez


Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, eta Turismo zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras, Sorogaingo ostatu turistikoa hobetzeko egiten ari diren obrak eta Eugiko Erreferentzia Historikoko Zentro izango denaren obrak ikustera joan dira.

Bi proiektuek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso dute, tokiko erakunde eta turismo partzuergoentzako diru-laguntza deialdiaren bitartez

Sorogaingo ostaturako Erroko Udalak 376.777,12 euroko laguntza jaso du, aurrekontu osoaren (627.961,86 euroren) %60. Eugiko Erreferentzia Historikoko Zentroa egiteko 178.518,20 euro jaso dituzte, inbertsio osoaren (255.026 euroren) %70.

Sorogaingo ostatua Erroibarreko Bizkarreta-Gerendiain herrian dago eta berritzen ari dira.

Proiektuaren txostenean jasotako jardueretako batzuk dira ostaturaino linea elektrikoak jartzea, berokuntza sistema aldatzea eta lagun gehiagorentzako lekua jartzea.

Ostatua bigarren mailakoa da eta duela 11 urte jarri zuten martxan, horregatik behar zuen berritzea.

Esan bezala, eraikinera linea elektrikoa eramango dute (4,2 kilometro, gutxi gorabehera), zati batean lurpean, ingurumen inpaktua gutxitzeko. Era horretan ostatuko eta informazio zentroko argindar falta konponduko dute.

Halaber, berokuntza sistema aldatuko dute: gasa kendu eta pellet erregaia jarriko dute, energetikoa eta merkeagoa delako eta gutxiago kutsatzen duelako.

Gainera, ostatuko leku batzuetan erradiadore gehiago jarriko dituzte. Orobat, lagun gehiagorentzako lekua egingo dute, 24 lagunentzako lekua bakarrik dagoelako eta horrela ezin diotelako eskariari erantzun. Horrez gain, teilatuaren parte bat ere konponduko dute.

Bestalde, ostatuko instalazioak moldatuko dituzte eta oztopo fisiko eta sentsorialak kenduko dituzte.

Alde horretatik, etxabean minusbaliatuentzako logela bat jarriko dute, baita arrapala bat ere, ostatura sartzeko.

Azkenik, ostatu inguruko kanpoko zola egokituko dute, siloraino; establezimenduko biltegietara sartzeko sarrera berri bat egingo dute; eraikinaren kanpoaldeko paretak pintatuko dituzte; eta barrualdean altzariak jarriko dituzte

.

Besteak beste, ostatuak dauzka taberna eta jatetxea: gosariak, hamaiketakoak, bazkariak, askariak eta afariak ematen dituzte eta, horretarako, bi jangela dauzkate.

Garbiketa zerbitzua ere badute, bizikletak eta eskiak gordetzen dituzte eta informazio gune bat daukate.

Sorogain Santiago bidetik, Orreagatik eta Iratiko basotik oso gertu dago.

Sorogaindik hurbil bi ibilbide luze pasatzen dira: GR-11 eta R-12, hain zuzen.

Eugiko dinamizazio turistikoa

Gero, Kultura eta Turismo kontseilaria Eugira joan da, Erreferentzia Historikoko Zentroa eraikitzeko lanak ikustera.Proiektuaren helburua da erakusketa espazio bat sortzea, bisitariek zonako gertakari historiko nagusiak ezagutzeko eta gertakari horiek bitarteko naturalekin zer ikusi duten jakiteko. Asmoa da zonako turismoa dinamizatzea, dauden bitartekoei balio gehiago emanez. Zentroa Eugiko Udalak sustatu du eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du: 178.518,20 euro jaso ditu, inbertsio guztiaren (255.026 euroren) %70.

Zentroa San Gil kaleko 26an dago, bere garaian herriko eskolak zeuden eraikinaren etxabean.

Espazio horretako edukien programari jarraiki, gertakari historikoez gain honako hauei buruzko azalpenak ere egingo dituzte: arma fabrika, magnesita meatzeak, Eugiko urtegia eta ikaztegiak. Kultura eta gizarteari buruzko edukiak ere egongo dira: kontrabandoa, folklorea eta Eugiko eskola zaharra. Informazio hori guztia emango dute idazkia, material grafiko eta ikus-entzunezkoen bitartez, besteak beste.

Asmoa da zentroa zonako kulturari, ingurumenari eta turismoari buruzko erreferentziazko informazio gunea izatea

.

Zentroa proiektu zabalago baten parte da. Proiektu horren arabera egingo dituzte ibilbide turistikoak, oinezkoentzako bidea urtegian (Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta) eta beste hainbat gauza, bisitariek eta herritarrek inguruaz gozatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa