(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko bigarren deialdirako matrikula egiteko epea astelehenean hasiko da ostirala, 2010.eko ekainak 18

Lehenbiziko proba irailaren 18an izango da


Nafarroako Gobernuak astelehenean, hilaren 21ean, irekiko du Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko 2010eko bigarren deialdian matrikula egiteko epea.

Probak egin nahi dituztenek uztailaren 5a dute izena emateko azken eguna. Izena Hezkuntza Departamentuaren Informazio Bulegoan (Santo Domingo kalea z/g, Iruña) eman behar da, ordutegi honetan: 8.30-14.30.

Hautagaiak 17,36 euro ordaindu behar dituzte, azterketa egiteko eskubide gisa; lehen mailako familiako senide izanez gero 8,68 euro.

Matrikula doan egin ahal izango dute bigarren mailako familia ugariko kideek, Nafarroako Gobernuko funtzionario eta lan kontratudunek, haien 25 urtetik beherako seme-alabek, eta foru erkidegoko ikastetxeetan 2008/2009 eta 2009/2010 ikasturteetan lanean aritu diren irakasleek.

Azterketak edukiko ditu atariko proba, idatzizkoa eta ahozkoa:

- Atariko proba irailaren 18an egingo dute. Guztira test moduko 90 galdera jarriko dituzte, hautagaien hizkuntza jakintza ebaluatzeko, normalean erabiltzen diren bitarteko gramatikal eta linguistikoen bitartez. Horrez gain, ahozko ulermena eta irakurketa ulermena balioesteko probak ere egongo dira

- Idatzizko probak bi zati dauzka: idazki labur bat (gutuna, oharra edo antzekoa, gehienez 100 hitzekoa) eta epaimahaiak proposatutako gai edo egoera bati buruzko idazki luze bat (gutxienez 300 hitzekoa).

- Ahozko probak ere bi zati izango ditu: batetik, hautagai bakoitzak epaimahaiak proposatutako testu bati buruzko aurkezpena egingo du, gutxi gorabehera bost minutuan; eta bestetik, hainbat hautagaik eztabaida egingo dute, hamar minutuan, aurrez jarritako gaien inguruan.

Hautagaiek hiru azterketak gainditu behar dituzte Gaitasun Agiria eskuratzeko.

Atariko proba gainditzeko 100 puntutik 65 lortu behar dira. Gainerako probetan atal guztiak gainditu behar dira eta kalifikazioa "gai" ala "ez gai" izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, web orri hau kontsulta dezakezue:

http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/ega.html.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa