Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Era berean, Nafarroako Gobernuak informazio eta parte-hartze publikoaren bigarren prozesua irailean eta urrian jarriko du martxan
Sanzberro eta Salanueva kontseilariek Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuaren edukiak azaldu dituzte.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2007-2011 aldiko Plan Integratua eta Ingurumen Ondorioen Azterlana jendaurrean erakusteko epea azaroaren 15era arte luzatu du. Hala adierazi du gaur goizean Begoña Sanzberro Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Plan Integratuaren edukiak azaltzeko antolatu den jardunaldi baten inaugurazioan. Ekitaldi horretan Amelia Salanueva Toki Administrazioko kontseilariak ere parte hartu du.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), maiatzaren 31n, Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua hasiera batean onesteko erabakia argitaratu zen. Era berean, Plana 45 egunez jendaurrean jartzea erabaki zen. Epe hori uztailaren 23an amaitzen zen, plana behin betiko onetsi aurretik. Gaur goizean jakitera eman den data berriarekin, hasierako epea ia hiru hilabete luzatu da.
Plan berriaren garrantzia eta konplexutasuna kontuan hartuta, Sanzberro kontseilariak iragarri du Nafarroako Gobernuak Plana jendaurrean jartzeko epea luzatzea adostu duela Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoarekin, eta irailean eta urrian informazio eta parte-hartze publikoaren prozesua egingo dela.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.