(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Iruñeko Udalak Nafarroako Museoa zabaltzea eta Alde Zaharreko haurtzaindegia eraikin berri batera eramatea adostu dute astelehena, 2010.eko ekainak 21

"Nuestra Señora de los Ángeles" haurtzaindegiaren eraikina Nafarroako Museoa zabaltzeko erabiliko da eta hezkuntza-zentroa Descalzos kaleko 72. zenbakiko udal eraikin batera eramango da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Iruñeko Udalarekin sinatuko duen protokolo orokorraren testua adostea erabaki du. Horren arabera, Udalak Iruñeko Descalzos kaleko 72. zenbakiko eraikina lagako du Iruñeko Alde Zaharrean Haur Hezkuntzako lehen zikloko zentro berri bat eraikitzeko. Eraikin horretan gaur egun Iruñeko Udaleko Kultura Arloko bulegoak daude, eta hiriburuko beste leku batera eramango dituzte.

Nafarroako Museoa

Nafarroako Museoa

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Iruñeko Udalarekin sinatuko duen protokolo orokorraren testua adostea erabaki du. Horren arabera, Udalak Iruñeko Descalzos kaleko 72. zenbakiko eraikina lagako du Iruñeko Alde Zaharrean Haur Hezkuntzako lehen zikloko zentro berri bat eraikitzeko. Eraikin horretan gaur egun Iruñeko Udaleko Kultura Arloko bulegoak daude, eta hiriburuko beste leku batera eramango dituzte.

Bestalde, Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroako Museoa izatera bideratutako eraikina esleituta du, baita Adingabeen Auzitegiaren egoitza izan zen eraikina ere, eta biak gaur egun "Nuestra Señora de los Ángeles" haurtzaindegiaren egoitzaren alboan daude. Hain zuzen ere, haurtzaindegia Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren mende dago.

Hiru eraikin horiek hartzen duten etxadian, Nafarroako Gobernuak espazio handiagoa emango dio Nafarroako Museoari, eta horri esker, Museoak bere kultura eginkizuna hobetuko du, kultura jarduerak eta aisia sortzaileko jarduerak programatuz. Horri esker, Museora bisitari gehiago hurbilduko dira, eta kultura sektore horrekin lotutako zerbitzuen enpresentzat aktibazio ekonomikoa izango da.

Era berean, 0-3 urteko haur eskola Iruñeko Udalak emandako eraikinera eramanda, zentroaren hezkuntza-kalitatea hobetuko da eta plaza beharrizan berriei erantzungo zaie.

Nafarroako Gobernuak Descalzos kaleko udal eraikinean Haur Hezkuntzako lehen zikloko zentroa kokatzeko beharrezko lanek eragindako gastuak bere gain hartuko ditu, baita Museoa zabaltzeko lanek eragindako gastuak ere, haurrentzako zentro berria amaituta dagoenean.



 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa