(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3,1 milioi euroko diru-laguntza eman dio Agoitzeko Bioerregaien Zentro Nazionalari astelehena, 2010.eko ekainak 21

CENER-CIEMAT Fundazioak bultzatutako proiektua da eta Nafarroa 2012 Planera bilduta dago


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, CENER-CIEMAT Fundazioari 3,1 milioi euroko diru-laguntza ematea baimendu du, Agoitzen bigarren belaunaldiko Bioerregaien Zentro Nazionala diseinatu, eraiki eta ekipatu dezan.

CENER

CENERen kanpoaldea Sarrigurenen. Nafarroako Gobernuak finantzatutako proiektu honen bultzatzaileetako bat da.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, CENER-CIEMAT Fundazioari 3,1 milioi euroko diru-laguntza ematea baimendu du, Agoitzen bigarren belaunaldiko Bioerregaien Zentro Nazionala diseinatu, eraiki eta ekipatu dezan.

Zentro hori Gobernuko presidenteak eta autonomia-erkidegoetako presidenteek 2007ko Presidenteen III. Konferentzian bultzatu zuten Instalazio Zientifiko eta Tekniko Berezien Mapan dago. Nafarroako Gobernuaren arabera, zentro hau sortzea lehentasunezko jarduna da Nafarroa 2012 Planaren barruan.



 

Zentro honetarako kalkulatutako aurrekontua 34 milioi eurokoa da. Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak bien artean kopuru hori jartzea espero da. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko izapideak abiatu ziren ICTS Bioerregaiak diseinatu, ekipatu eta ustiatzeko partzuergo bat sortze aldera, baina hitzarmen hori oraindik ez da sinatu.

Nafarroako Gobernuaren aldetik 2008an 3,3 milioi euroko laguntza eman zen zentro honetarako, eta 2009an, 5 milioi euro. Izan ere, energiaren merkatuaren gaur egungo egoera kontuan hartuta, proiektu hori albait azkarren egitea beharrezkoa zela ezarri zen, ikerketa-esparru horretan nazioartean kokapen egokia lortzeko.

 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa