(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazioen mapa berria baimendu du astelehena, 2010.eko ekainak 21

Akordioaren bidez, unibertsitateak gaur egungo irakaskuntzak Goi-mailako Hezkuntzaren Europar Espaziora egokituko ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Unibertsitate Publikoari (UPNA) baimena eman dio Goi-mailako Hezkuntzaren Europar Espaziora egokitutako (GHEE) 57 titulazio berri ezartzeko (14 gradu, 22 master eta 21 doktorego). Akordio horren bidez, unibertsitateak gaur egungo titulazioak Boloniako Adierazpenean ezarritako irizpideetara egokitu ahal izango ditu eta, horrela, trebakuntza-eskaintza berria osatuko du.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Unibertsitate Publikoari (UPNA) baimena eman dio Goi-mailako Hezkuntzaren Europar Espaziora egokitutako (GHEE) 57 titulazio berri ezartzeko (14 gradu, 22 master eta 21 doktorego). Akordio horren bidez, unibertsitateak gaur egungo titulazioak Boloniako Adierazpenean ezarritako irizpideetara egokitu ahal izango ditu eta, horrela, trebakuntza-eskaintza berria osatuko du.

2010-2011 ikasturtean gradu berri guztien lehen maila ezarriko da. Graduek diplomaturak, lizentziaturak eta goi mailako ingeniaritzak eta ingeniaritza teknikoak ordeztuko dituzte. Bestalde, graduondoko titulazio zaharrak unibertsitateko masterrak eta doktoregoko programa ofizialak izango dira aurrerantzean.

Gogoan izan behar da 2009-2010 ikasturtean UPNAk GHEEra egokitutako lehenengo hiru irakaskuntzak ezarri dituela, Nafarroako Gobernuak kasuan kasuko baimena eman eta gero. Hauek dira ezarritako titulazioak: Haur Hezkuntzako Irakaskuntza Gradua, Lehen Hezkuntzako Irakaskuntza Gradua eta Bigarren Mailako Irakasleak Trebatzeko Unibertsitate Masterra.

Boloniako Adierazpena dela bide, 1999an Europako esparruan unibertsitateak bat etortzeko prozesua abiatu zen, tituludunak trukatzeari mesede egiteko eta unibertsitateko ikasketak gizarte eskaeretara egokitzeko. Azken emaitza Goi-mailako Hezkuntzaren Europar Espazioa (GHEE) sortzea izan da.

Goi-mailako hezkuntza eredu berri hau Espainiako unibertsitate guztietan eskaini behar da 2010-2011 ikasturtetik aurrera. Unibertsitateko irakaskuntza berriak graduetan eta graduondokoetan antolatzen dira (azken horien barruan, aldi berean, masterra eta doktoregoa egongo dira) eta ikasleen lan-zama neurtzeko unitate berria erabiltzen dute, Europako kredituak edo ECTS (European Credit Transfer System) izenekoak, ikasleen joan-etorriak sustatzeko. Sistema horren bidez, gainera, enplegua lortzea eta Goi-mailako Hezkuntzaren europar sistemaren lehiakortasuna bultzatu nahi dira.

Antolaketa akademiko berria

Titulazio berrietarako, UPNAk ikasturtea bi seihilekotan antolatzea proposatu du, eta horietako bakoitzak matrikula eta ebaluazioa egiteko aldiak izango ditu. Horrez gain, titulazio berrietan ikasleak talde desberdinetan banatuko dituzte: talde handiak eskola teorikoetarako eta talde txikiak eskola praktikoetarako edo irakasleen aldetik arreta pertsonalizatuagoa eskatzen dutenetarako.

Graduko irakaskuntzek lau urteko iraupena (zortzi seihileko) izango dute, hau da, 240 ECTS. Azken bi seihilekoetan trebakuntza-ibilbide desberdinak eskaintzen dira, aukera akademikoak zabaldu ahal izateko.

Graduondoko irakaskuntzei dagokienez, master berriek, 60 eta 120 ECTS bitartean dituztenek, lan-merkaturako kualifikatzen duen lanbide-orientazioa edo kasuan kasuko doktorego-programa ofizialerako sarbidea ematen duen ikertze-orientazioa izan dezakete.



Dokumentazioa:
Titulazio berriak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa