(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea aurkeztu dute: Santiago bideko musikari buruzkoa izango da asteartea, 2010.eko ekainak 22

Irailaren 7an hasi eta 12an amaituko da eta protagonista nagusiak izango dira Händel, Bach, Boccherini, Antonio de Cabezon eta Claudio Monteverdi


Antzinako Musikaren Asteko kartela.

Antzinako Musikaren Asteko kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusiak, Pedro Luis Lozano Urizek, eta Lizarrako alkateak, Begoña Ganuzak, Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen 41. edizioa aurkeztu dute. Musika ekitaldiak Santiago bidearen ingurukoak izango dira eta irailaren 7an hasi eta 12an amaituko dira.

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Nafarroako Gobernuak sustatzen du eta kutur jarduera egonkortuenetako bat da. Urtero, irailean, antzinako musika onena izaten da entzungai (Erdi Arokoa, errenazentista eta barrokoa), nazioartean ospe handia duten ganbera talde eta bakarlarien eskutik. Aurtengo edizioan egitarauko protagonista nagusiak dira Händel, Bach, Boccherini, Antonio de Cabezon eta Claudio Monteverdi.

Kontzertu eta jardueren egoitza nagusiak Fray Diego Kultur Etxea eta Lizarrako San Miguel eliza izango dira.

Kontzertuekin batera, azken edizioetan hitzaldiak eta jarduera didaktikoak antolatu dituzte, familia kontzertua kasu. Hitzaldiak Manuel Horno Graciak emango ditu Fray Diego Kultur Etxean, irailaren 1ean, 2an eta 3an.

Aurten, berritasun gisa, "Musika lorategian" atala sortu dute; helburua da jaialdirako espazio berriak jartze kanpo librean, Lizarran bertan.

Atal horri Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak emango dio hasiera, irailaren 3an, Fray Diego Kultur Etxeko lorategian. Kontzertua doakoa izango da, baina gonbidapena eskatu behar da Kultur Etxean, irailaren 3an; gonbidapenak lorategia bete arte emango dituzte.

San Migel elizan kontzertuak izango dira irailaren 7an eta 11n, arratsaldeko 20.15ean. Familia kontzertua Golem Los Llanos zineman egingo dute, irailaren 12an, eguerdiko 12.00etan.

Egitaraua elkarlanean antolatu dute Lizarrako Udalak, Kultur Oroitzapenen Estatuko Elkarteak (SECC), Lizarrako San Migel parrokiak, Dendarien Elkarteak, Bodegas Irache enpresak eta Logroñoko Antzinako Musikaren Asteak.2006tik, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Antzinako Musika Jaialdien Europako Sareko kidea da.

Lizarrako 2010eko Antzinako Musikaren Asteko hitzaldi proposamena

Hitzaldiak irailaren 1ean, 2an eta 3an emango dituzte, Antzinako Musikaren Astea hasi aurretik. Helburua da entzuleei egitarauko kontzertuen berri ematea, egileez hitz eginez eta haien musika ezagutzeko ardatzak emanez

.

Antonio de Cabezon.

Bernard Brauchliren errezitaldian Antonio Cabezon musikagile espainiarraren eta beste konpositore errenazentista garaikideen obrak izango ditugu entzungai. Halaber, Capella de Ministers taldeak Errenazimenduko obrak eskainiko ditu, egile ezagun eta anonimoenak.

Claudio Monteverdi. Monteverdi Errenazimendu bete-betean jaio zen. Hala ere, haren musika Barrokoaren iturburu izan zen. Hitzaldi horretan aztertuko dituzte Arsys Bourgognek eskainiko duen musika eta Monteverdiren irudia eta lana; Monteverdik, izan ere, musikaren historian leku garrantzitsua dauka.

Barrokotik bide berrietara.

Barrokoak XVIII. mendearen erdialdera arte iraun zuen. The King’s Consort taldeak Purcell, Corelli, Vivaldi, Händel eta Bachen hainbat obra interpretatuko ditu. Obra horietan ikusten da Barrokoaren 150 urteetan batasuna izan zela nagusi, nahiz eta estilo desberdinak zeuden garai eta leku desberdinetan. Musikaren joera berriak ere aztertuko dituzte, Luigi Boccheriniren obraren eskutik; konpositore horren lanak Ensemble 415 taldeak eskainiko dizkigu
.
Dokumentazioa:
Programa Semana de Música Antigua de Estella.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa