Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz Lehendakariak Foruzaingoaren egoitza berria inauguratu du Lizarran
asteartea, 2010.eko ekainak 22
Epaitegien ondoan kokatuta dagoenez, herritarrekiko harremanak erraztu eta auzien izapidetza bizkortuko da
Sanz Lehendakariak Foruzaingoaren egoitza berria inauguratu du Lizarran.
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Lehendakariak Foruzaingoaren egoitza berria inauguratu du gaur Lizarran, Nafarroako Gobernuak La Gallarda kalean egin duen eraikinean, Puyko antzinako kuartelen gainean. Eraikin horrek epaitegiak ere hartzen ditu. Bulego berriak García el Restaurador kalean kokatutako aurreko bulegoak baino hiru aldiz handiagoak dira ia-ia. Horri esker, herritarrei arreta hobea eskainiko zaie eta inguruko Foruzaingoa hobeto garatuko da.
Foruzaingoa joan den maiatzaren 12an joan zen eraikin berrira. Une horretan Herritarrentzako Arreta Bulegoaren ordutegia zabaldu zen, eta orain arratsaldeetan ere irekita dago (7etatik 21,30era irekita dago astelehenetik ostiralera), eta batzuetan baita asteburuko goizetan ere (ordutegi horretatik kanpo egindako eskaerak 112 edo 948 202 920 telefono-zenbakien bidez artatzen dira). Bulegoak epaitegien alboan daudenez, herritarrekiko harremanak erraztuko dira eta epailearengana iristen diren auzien izapidetza bizkortuko da, Lehendakariak esan duenez. Gaurko ekitaldian Lehendakariak oroipen-plaka bat agertu du.
Inaugurazio ekitaldi horretan hurrengo hauek ere egon dira: Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria; Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusia; Alfonso Fernández Díez Foruzaingoaren burua; Begoña Ganuza Bernaola herriko alkatea; eta Carlos Yárnoz Arrarás polizia-etxeko inspektore burua.
Bulego berriek 335 metro koadro dituzte guztira, honela banatuta: sotoa (146) eta behe-solairua (189), eta sartzeko ate independentea dute. Herritarrak artatzeko inguruan bi bulego daude, 15 metro koadrokoa bakoitza, itxarongela eta atartea (lehen agenteek bulego bakarra zuten). Lan egiteko ingurua (komisarioaren bulegoa eta bestelako bulegoak) 22 metro koadro izatetik 80 izatera igaro da. Espazioa modu horretan handituta, polizia-etxean Foruzaingoaren beste unitate batzuk ere arituko dira (Polizia Judiziala, esaterako).
Lehendakaria Foruzaingoaren efektiboak ikuskatzen Lizarrako polizia-etxe berriaren inaugurazioan.
(
irudia handitu
)
Zerbitzuak beste hobekuntza batzuk ere izan ditu, besteak beste atxiloketa-inguru bat egokitu da –aurreko instalazioetan ez zegoen horrelakorik eta agenteek atxilotuak Lizarrako udaltzaingoaren egoitzara edo Iruñeko Beloso polizia-etxera eraman behar zituzten-. Zehatz esanda, bost gela prestatu dira horretarako. Era berean, azterketa gela bat eta identifikazio gela bat egokitu dituzte.
Efektiboentzako zerbitzuei dagokienez, bulego berriek komunak eta bi aldagela dituzte, gizonezkoentzat eta emakumeentzat, ehun metro koadro guztira. Lurpeko aparkalekua (aurreko polizia-etxean ez zegoen horrelakorik) eta biltegia ere egin dira.
Lizarrako polizia-etxea 2006ko abenduan ireki zuten eta gaur egun 36 agente ditu (orduan 24 ziren). 70 udalerriri ematen die zerbitzua, 55.265 biztanleri guztira (herritarren segurtasuna, salaketak eta atestatu penalen izapidetza faltengatik eta delituengatik).
Polizia-etxea Lizarrako Justizia Jauregian dago. 4.533 metro koadroko azalera erabilgarria du guztira, eta bertan hiriko Abokatuen Elkargoaren egoitza ere egongo da. Jauregia 2008ko uztailean hasi ziren eraikitzen eta horretarako 6.690.679,80 euroko inbertsioa egin da, BEZ barne. Ingurua ere urbanizatu da, gutxi gorabehera 800.000 euroren truke.