(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Industria Ministerioari jakinarazi dio eguzki baratzeen etorkizunak kezkatu egiten duela asteazkena, 2010.eko ekainak 23

Roig kontseilariak esan du planteatu duten sari murrizketak zalantza sortu duela industrian, finantza arloan eta herritarrengan


Eguzki baratzea Murillo el Cuenden (Arrada)

Eguzki baratzea Murillo el Cuenden (Arrada)

Nafarroako Gobernuak ofizialki jakinarazi dio Industria Ministerioari kezkatuta dagoela sarien beherapenak izan ditzakeen eraginez eta foru erkidegoan eta estatu osoan dauden eguzki baratze eta teilatu fotovoltaikoen etorkizunaz.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok,azpimarratu du energia berriztagarriak ekoizteagatiko sariak murrizteko Gobernu zentralak egin duen proposamenak zalantza eragin duela industrian, finantza arloan eta herritarrengan. Nafarroan, sektoreko datuen arabera, 50 eguzki baratze inguru daude, guztira 10.000 jarraitzailerekin; baratze horiek 8.000 titular dituzte.

Foru Administrazioak Gobernu zentralari adierazi dio zer irizten dion, hain zuzen, Industria Ministerioak Energia Berriztagarrien Jarduera Plan Nazionalaren edukiak autonomia erkidegoekin eztabaidatzeko Madrilen deitutako bileran. Plan hori Espainiako energia garbiei buruzkoa da eta Europar Batasunari igorri behar zaio, 2020ra arteko zuzentarauak betetze aldera.

Roig kontseilariaren iritziz, kontraesankorra da batetik Planean helburu handinahitsuak jartzea energia berriztagarrien alorrean, eta bestetik energia berriztagarria sortzeagatiko sariak murriztea planteatzea.

Roig kontseilariak bilerak egin ditu Nafarroako sektoreko enpresekin, eta adierazi du eguzki plaken jabe gehienak inbertsiogile txikiak direla eta askok kredituak eskatu zituztela inbertitu ahal izateko.

Sarien beherapenak zalantza sortu du enpresetan eta herritarrengan. Nafarroako Gobernuaren iritziz, esparru arautzaile argi eta egonkorra behar da, eta beste hainbat autonomia erkidego iritzi berberekoak dira.

Foru Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak nabarmendu du energia berriztagarriek aukera onak eskaintzen dituztela Espainian industria garatzeko, estatua munduko aitzindari bihur daitekeela eta sektoreko jarduera aprobetxatu behar duela ekonomia onbideratzeko eta enplegua sortzeko.

Kontseilariak, alde horretatik, esan du garrantzitsua dela energia berriztagarrien sektoreak eredu eta prototipo berriak probatzeko aukera izatea.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak eskatu du autonomia erkidegoen iritzia kontuan hartzeko energia eredua zehazterakoan eta instalazio berriztagarriek energia garbia sortzeagatik jasotzen dituzten sariak ezartzerakoan

.
Dokumentazioa:
Relación de localidades de Navarra con huertos solares.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa