(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gizarte sareetara zabaldu du Interneteko informazioa asteazkena, 2010.eko ekainak 23

Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atariak zazpi gizarte sareekin dauzka estekak, erabiltzaileek espazio horietan zabaldu eta komentatu dezaten Gobernuaren Eledunaren Bulegoak argitaratzen duen materiala


Nafarroako Gobernuaren web orria gizarte sareetan

Gizarte sareetarako estekak.

Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariak (www.navarra.es) zazpi gizarte sareetarako estekak dauzka Aktualitate atalean. Hala, erabiltzaileek plataforma horietara eraman ditzakete Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak (Gobernuaren Eledunaren Bulegoak) argitaratzen duen informazioa (idazkiak, argazkiak, bideoak); informazio hori izaten da Gobernuaren eta Foru Erkidegoko Administrazioaren jarduerei buruzkoa.

Estekak plataforma hauenak dira: Menéame, Delicious, Technorati, Twitter, Google, Facebook eta Yahoo.

Esteka horiek "Ezagutzera eman" epigrafean daude, plataforma bakoitzari dagokion logotipoarekin, Nafarroako Gobernuaren Prentsa Bulegoak argitaratzen dituen albisteen goialdean, eskuineko izkinan (www.navarra.es/Actualidad/Sala de prensa /Noticias del Gobierno).

Interneteko gizarte sareetan antzeko aukerak (adiskidetasuna, lanbidea, afizioak, e.a.) egiten dituzten erabiltzaileek taldeak osatzen dituzte eta plataforma birtual baten bitartez egoten dira harremanetan; plataforma horretan edukiak argitaratzen eta komentatzen dituzte eta, era horretan, ezagutza partekatzen dute.

Plataforma horietan ibiltzea oso erraza da eta, gainera, doakoa. Horregatik, izugarri zabaldu dira eta erabiltzaileak igorle eta hartzaile bihurtu dira; aldi berean, ordea, autonomoak dira.

Nafarroako Gobernuaren ekimen horren asmoa da foru erkidegoari buruzko ezagutza zabaltzea eta eztabaida sortzea, gehienbat gazteek erabiltzen dituzten eta babes instituzionalik ez duten gizarte foroetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa