(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lurzoru lehiaketa deitu du Iruñean, Mutiloan, Tuteran, Zubirin eta Tafallan 1.009 etxebizitza eraikitzeko osteguna, 2010.eko ekainak 24

Xede horretarako, Foru Gobernuak 21 lursail sorta lehiaketara atera ditu


Transcripción textual del video

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak lurzoru lehiaketa publikoaren deialdia aurkeztu du 12 lursail sortarekin. Horietan 1.009 etxebizitza babestu eraikiko dira guztira Nafarroan. Lehiaketako lursail sortetatik 15 Iruñean daude (11 Arrosadia-Lezkairun eta 4 Erripagainen), 3 Mutiloan (Entremutilvasen), 1 Zubirin, 1 Tafallan eta 1 Tuteran.  

Lursail horietan eraikiko diren etxebizitza babestu gehienak salerosketa araubidekoak izango dira eta honela banatuko dira: 748 Iruñean, 144 Mutiloan, 53 Tuteran, 32 Zubirin eta 32 Tafallan.

Babes ofizialeko etxebizitzen blokea

Nafarroako Gobernuak lurzoru lehiaketa deitu du Nafarroan 1.009 etxebizitza eraikitzeko

Amelia Salanueva Murguialday Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak lurzoru lehiaketa publikoaren deialdia aurkeztu du 12 lursail sortarekin. Horietan 1.009 etxebizitza babestu eraikiko dira guztira Nafarroan. Lehiaketako lursail sortetatik 15 Iruñean daude (11 Arrosadia-Lezkairun eta 4 Erripagainen), 3 Mutiloan (Entremutilvasen), 1 Zubirin, 1 Tafallan eta 1 Tuteran.  

Lursail horietan eraikiko diren etxebizitza babestu gehienak salerosketa araubidekoak izango dira eta honela banatuko dira: 748 Iruñean, 144 Mutiloan, 53 Tuteran, 32 Zubirin eta 32 Tafallan.

Lehiaketa hau VINSA sozietate publikoak sustatu du, lursail gehienen jabea baita, eta Nasursa Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuaren menpeko sozietate publikoak kudeatuko du. 21 lursail sorta horietakoren bat eskuratzeko interesa duten sustatzaile guztiek baldintza-agiria uztailaren 1etik aurrera behera kargatu dezakete VINSA eta Nasursa sozietate publikoen web orrietan, eta irailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dute dokumentazioa. Berrikuspen aldiaren ostean (sustatzailaren kaudimena, esperientzia, diseinua, materialak, instalazioak... baloratuko dira), lursailak esleituko dira. Hori dela eta, etxebizitza hauek 2011ko bigarren seihilekoan esleitu eta eraikiko dira.

Salanueva kontseilariaren esanetan oso garrantzitsua da “21 lursail sorta sortzea guztira, 40 eta 75 etxebizitza bitartean dituztenak, izan ere, horri esker, sustatzaile esleipendunak asko izango dira. Gure komunitatean horrenbeste sustatzaile daudenez eta hain onak direnez, logikoa da enplegua sustatzearen eta gure enpresa ehuna mantentzearen aldeko apustua egitea, batez ere une zail hauetan. Gainera, gure ustez, profesional zenbat eta gehiagok parte hartu ideia eta proiektu hobeak izango ditugu eta, azken finean, herritarrentzako etxebizitzak hobetuko ditugu”.

Aurkezpenean, kontseilariak Jesús Javier Ascunce Elizaga Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu zuzendari nagusia izan du alboan..

748 etxebizitza Iruñean

Iruñean 748 etxebizitza babestu eraikiko dira guztira, 480 Arrosadia-Lezkairun eta 268 Erripagainen. Etxebizitza guztietatik 388 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira (BOE), eta 360 prezio tasatukoak (PTE). 748 etxebizitzetatik 454 salerostekoak izango dira, eta 294 alokairu araubidekoak. Sorteei erreparatuz, Iruñeko handienean, Erripagainen, prezio tasatuko 75 etxebizitza eraikiko dira guztira, eta txikienean, Lezkairun, babes ofizialeko 33 etxebizitza egingo dira.

Aipatzekoa da Iruñeko lursail sorta horietatik 3 Burlatako Udalari dagozkiola eta Erripagainen 225 etxebizitza emango dituztela.

Mutiloan, Entremutilvas inguruan, 144 etxebizizta eraikiko dira salerosketa araubidean: 54 etxebizitza babes ofizialekoak izango dira eta 90 prezio tasatukoak. Sortarik handienean 54 BOE egongo dira, eta txikienean 40 PTE.

Era berean, Zubirin 32 etxebizitza eraikiko dira, Tafallan 32 eta Tuteran 53. Guztiak babes ofizialekoak izango dira, salerosketa araubidekoak.

Nafarroako Gobernuak 2005ean egin zuen azken lurzoru lehiaketa. Ordukoa Sarrigurengoa izan zen. Gaur aurkeztutako lehiaketa publikoa Nafarroako Gobernuak 1990etik deitzen duen hamargarrena da.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa