(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 800.000 euro bideratu ditu Ekintzailearen Beka programarako osteguna, 2010.eko ekainak 24

18.000 eta 24.000 euro bitarteko 30 beka emango dira


Transcripción textual del video

Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusiak eta Carmen Leza Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarraren zuzendariak (CEIN) Ekintzailearen Beka programa aurkeztu dute. Programak 800.000 euroko aurrekontua du. Nafarroako Gobernuaren krisiaren aurkako neurri berria da, Moderna Planaren barruan, eta horri esker, enpresa berritzaileak sortuko dira sektore estrategikoetan; enplegu kualifikatua eta balio erantsikoa bultzatuko da; kualifikazio handia eta lan esperientzia duten profiletan ekiteko erabakiak hartzea sustatuko da; sustatzaileei laguntza eskainiko zaie enpresak sortzeko eta abian jartzeko; eta Nafarroan talentua sortuko da.

Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusia eta Carmen Leza CEINeko zuzendaria Ekintzailearen Beka programaren aurkezpenean

Nafarroako Gobernuak 800.000 euro bideratu ditu Ekintzailearen Beka programarako ( irudia handitu )

Begoña Urien Enpresa zuzendari nagusiak eta Carmen Leza Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarraren zuzendariak (CEIN) Ekintzailearen Beka programa aurkeztu dute. Programak 800.000 euroko aurrekontua du. Nafarroako Gobernuaren krisiaren aurkako neurri berria da, Moderna Planaren barruan, eta horri esker, enpresa berritzaileak sortuko dira sektore estrategikoetan; enplegu kualifikatua eta balio erantsikoa bultzatuko da; kualifikazio handia eta lan esperientzia duten profiletan ekiteko erabakiak hartzea sustatuko da; sustatzaileei laguntza eskainiko zaie enpresak sortzeko eta abian jartzeko; eta Nafarroan talentua sortuko da.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, CEINekin lankidetzan, ekintzaileentzako programa hau garatu du. Orain arte CEINen web orrian 92 pertsonak eman dute izena deialdi honi buruzko informazioa jasotzeko, eta horietatik %60 gizonezkoak izan dira. Web orri horrek 1.757 bisita jaso ditu joan den maiatzaren 20tik. Bisita guztietatik 1.000 Nafarroari dagozkio, 229 Madrili, 78  Bartzelonari eta gainerakoak Zaragoza, Bilbo eta Valentziari. Facebook-en ekimen honek 217 lagun eta 164 miresle ditu, eta Twitter-en 172 jarraitzaile ditu.

Zifra absolutuetan, programa honen bidez 18.000 €-ra arteko 30 beka emango dira gehienez modu esklusiboan proiektuaren garapenean aritzen den bazkide sustatzaile bateko proiektuetarako, eta 24.000 €-ra arte bi bazkide sustatzaile edo gehiago daudenean. Beka honek, hilean sustatzaile bakoitzeko 2.000 euroko zuzkidura ekonomikoa emateaz gain, bestelako laguntzak ere baditu. Modu horretan, hartzaileek enpresa-kudeaketaren arloko prestakuntza jasoko dute IESEren eskutik, aholkularitza espezializatua CEINen aldetik, espazio fisiko bat enpresen haztegian eta inbertsiogileen foro bat.

Laguntza horiek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsonek, asmo ekintzaileak badituzte eta Nafarroan enpresa bat eratzeko asmoa badute. Hona hemen betekizunak: soldata-sarrerarik eta ekonomia edo enpresa jarduerarik ez izatea eta proiektuan bederatzi hilabetez modu esklusiboan aritzea, horixe baita bekaren gehiengo iraupena. Hala ere, Carmen Lezak azaldu duenez, proiektua bederatzi hilabeteak igaro aurretik abian jartzen bada, bekaren hartzaileak kobratzeko falta zaizkion hilabeteak kapitalizatu ditzake eta enpresaren inbertsiora bideratu. Ekintzailearen bekaren zuzkidura bateraezina da jarduera berari emandako beste beka edo laguntza batzuekin, lanaren etekinen ondoriozko errentekin edo prestazioak edo sorospenak jasotzearekin.  

Eskaera, hautaketa eta esleipen prozedura

Eskaerak betetzeko, CEINek www.becaemprendedor.cein.es helbidean ezarritako aplikazio informatikoa erabiliko da. Eskaerak aurkezteko epea deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik uztailaren 31ra artekoa izango da.  

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak, entitate kudeatzailearekin eta hautatutako negozioen eskolarekin, modu adostuan, programan parte hartuko duten 30 proiektuak zein diren erabakiko dute. Negozio-ideia, berrikuntza, heltze maila, aurrebideragarritasuna, jarduera sektorea eta merkatua, talde sustatzailearen profila eta hazkunde potentziala baloratuko dira.

Onuradunak “Ekintzailea Bekarekin” konpromisoa sinatuko du eta 30 egun izango ditu bekaren programan sartzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Ekintzailearen Beka.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa