(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

La Caixak eta Nafarroako Gobernuak ezinduentzako moldatutako ibilbide bat jarri dute Urbasa eta Andia Natura Parkean ostirala, 2010.eko ekainak 25

Gainera, erakundeak informazio zentroa berritzen lagundu du; Sanzberro kontseilaria zentroan izan da gaur 


Urbasan ibilbide bat inauguratu dute

Kontseilaria, Javier Aramburu eta beste gonbidatu batzuk. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, Urbasako Natura Parkean ezinduentzako egokitu berri duten ibilbide bat inauguratu du, baita bisitarientzako informazio zentro berritua ere; zentroa berritzeko eramangarritasuna eta energia berriztagarriak hartu dituzte oinarritzat

.

Bi lan horiek Nafarroako Gobernuak egin ditu, aipatu departamentuak La Caixa erakundearen Gizarte Ekintzarekin sinatutako hitzarmen bat medio; hitzarmen horri esker, erakundeak 1,2 milioi euro jartzen ditu urtean.

Bi ekimenetarako 283.500 euro inguru inbertitu dituzte. Inaugurazioan, kontseilariak La Caixako erakundeen arloko arduradun, Javier Aramburu, izan du lagun.

Ezinduentzako moldatutako ibilbidea 850 metrokoa da eta Urbasa eta Andia Natura Parkeko Morterutxon dago.

Ibilbidea moldatu dute, hain zuzen, jende guztiari, batik bat ezintasunak dituen jendeari, naturaz gozatzeko aukera emateko eta natur ingurune hori eskura jartzeko.

Ibilbide horretan (zati batzuk egokituta daude) Urbasa eta Andia Natura Parkeko balio natural eta elementu interesgarri asko daude ikusgai, guztiak seinaleztatuak.

Ibilbideak zeharkatzen ditu pagadiak, larreak, sasitzak eta harkaitzak. Ikus daitezke, baita ere, tumulu megalitikoak, antzinako ikaztegi, harrobi zahar bat, artzainen bordak eta bagonetekin egurra ateratzeko trenbide zahar baten hondarrak; trenbide hori 50. hamarkadan erabili zuen RENFEk eta orain zaharberritu egin dute.

Ibilbidea, gainera, luzatu eta balizatu egin dute (luzapena ez dago egokitua) 500 metroan, bisita osatzeko.

Lan horiek egiteko 103.500 euro inbertitu dituzte; zenbateko hori La Caixako Gizarte Ekintzak jarri du oso-osorik.

Ibilbidea irisgarri egiteko, aparkaleku egokitu bat egin dute eta bidearen zabalera, malda eta zola gurpil aulkiekin ibiltzeko moldatu dituzte.

Bideak, gainera, ertzean zintarria dauka, itsuak gidatzeko, baita plaka metaliko batzuk ere, zolan, informazio guneak non dauden jakiteko; informazioa erliebearekin eta braille hizkuntzan jarri dute, itsuek irakurtzeko. Atseden hartzeko eserlekuak ere badaude. Horrez gain, sutegiak eta mahaiak jarri dituzte, gurpil aulkientzat prestatuak, bisitaz erabat gozatzeko.

Obren parte bat Tasubinsa enpresak egin ditu eta lan batzuk urritasun psikikodun jendeak egin ditu, zehazki bederatzi lagunek.

Gainera, ibilbidea eta informazio panelak diseinatu dituzte Nafarroako Minusbaliatu Fisikoen Koordinakundearen eta ONCEren laguntzarekin. Departamentuaren eta La Caixaren arteko hitzarmenak bi helburu dauzka: batetik, natur espazioak hobetzea eta zaintzea; eta bestetik, gutxiagotutako kolektiboak lan munduan sartzea erraztea.
Kontseilaria informazio zentroan.

Kontseilaria Urbasa eta Andia Natura Parkeko informazio zentroan. ( irudia handitu )

Bisitarientzako informazio zentroa berritu dute

Bisitarientzako informazio zentroa birmoldatzen 2009an hasi ziren. Instalazio hori basozainek ere erabiltzen dute lanerako. Zentroan parkeko balioei eta ingurumen aldetik parkeak daukan garrantziari buruzko erakusketa txiki bat dago.

Informazio praktikoa ere ematen dute, parkea bisitatzeko. Udaberrian eta udaran egoten da irekita.

Zentroan, hain zuzen, bisitariak babesteko estalpe bat egin dute, irekiguneak jarri dituzte, argi gehiago sar dadin, eta ur biltegi bat jarri dute, besteak beste.

Gainera, La Caixaren Gizarte Ekintzarekin sinatutako lankidetza hitzarmena medio, energia berriztagarriak integratu dituzte. Eraikineko argindar instalazioa eguzki plaka fotovoltaikoekin egin dute, eguzki energia aprobetxatze aldera. Horrez gain, kontsumo gutxiko lanparak jarri dituzte, energia aurrezteko. Zentroa birmoldatzeko guztira 180.000 euro inbertitu dituzte: La Caixako Gizarte Ekintzak 120.000 euro jarri ditu eta Nafarroako Gobernuak 60.000 euro.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa