(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmena sinatu du Sanferminetan beiraren bilketa hobetzeko ostirala, 2010.eko ekainak 25

Kanpainaren bidez, 500 ostalaritza establezimendutara iritsi nahi da


Crana.

Nafarroako Gobernuak, Ecovidriok eta Iruñerriko Mankomunitateak eta ostalariek beira birziklatzeko hitzarmena sinatu dute gaur. ( irudia handitu )

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Nafarroako Ingurumen Balabiden Zentroaren (CRANA), Ecovidrioren eta Iruñerriko Mankomunitatearen bildez, Sanferminetan ostalaritza establezimenduetan beiraren bilketa hobetzeko kanpaina bultzatu du. Modu horretan, bostehun bat establezimendutara iritsiko da, batez ere alde zaharrean daudenak.

Ekimen horrek Ostalaritzako Enpresaburu Txikien Elkartearen eta Nafarroako Ostalaritza Elkartearen lankidetza du. CRANAk bi horiekin lankidetza hitzarmenak sinatu ditu ekimena abian jartzeko.

Kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, Andrés Eciolaza CRANA Fundazioaren Patronatuko presidentea, Tomás Bellas Menéndez Ecovidriori atxikitako enpresen zuzendaria, Javier Torrens Iruñerriko Mankomunitateko presidentea eta Fermín Fernández Ostalaritza Enpresa Txikiaren Nafarroako Elkarteko ordezkaria eta Ana Beriáin Nafarroako Ostalaritza Elkarteko ordezkaria egon dira.

Kanpaina Nafarroako Gobernuak Ecovidriorekin duen hitzarmenaren barruan sartzen da. Horren bidez, Nafarroan beirazko ontziak kudeatzeko sistema integratua abian jartzeko konpromisoak arautzen dira. Hitzarmen hori dela bide informazio-jarduerak eta ingurumen-sentsibilizaziorako jarduerak ere garatzen dira, CRANAren eskutik.

Argazkiaren oina (ezkerretik eskuinera): Javier Torrens (Iruñerriko Mankomunitatea), Fermín Fernández, Andrés Eciolaza eta Ana Beriáin.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa