(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 7,6 milioi euroko laguntzak onetsi ditu aurrezteko eta energia efizientziako jardunetarako astelehena, 2010.eko ekainak 28

Onetsitako inbertsioa diru-laguntzen zortzi deialdi publikoren bidez bideratuko da eta Industria Ministerioak emandako 2 milioi gehigarri izango ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 7,6 milioi euroko gastua onetsi du diru-laguntzen zortzi deialditarako, aurrezteko eta energia efizientziako jardunetarako eta energia-iturri berriztagarriak aprobetxatzeko, besteak beste, leihoak eta galdarak aldatzeko.

Haize errotak

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 7,6 milioi euroko gastua onetsi du diru-laguntzen zortzi deialditarako, aurrezteko eta energia efizientziako jardunetarako eta energia-iturri berriztagarriak aprobetxatzeko.

7,6 milioi euroetatik 4,6 aurrezteko eta energia efizientziako jardunetarako laguntzetara bideratuko dira, eta deialdia laster egingo da (2010-2011 kanpaina). Hona hemen deialdien zerrenda eta bakoitzaren zuzkidura:

- 1.674.000 euro: Partikularrentzako diru-laguntzen deialdia, etxebizitzetan leihoak aldatzeko. Leihoak aldatzea babestuko da, betiere, beira igorpen txikikoa eta eguzki-kontrolekoa bada. Industria Ministerioak Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) bidez emandako 2 milioi gehigarri izango dituzte. Foru Gobernuak azken horrekin lankidetza-hitzarmen markoa sinatuta du 2008-2012 aldirako, Nafarroaren lurralde-esparruan energia aurreztu eta efizientzia bultzatzeko estrategiaren ekintza planera bildutako jardunak definitu eta abian jartzeko.

- 944.000 euro: Energia aurrezteko diru-laguntzen deialdia industria eta kogenerazio sekteoreetarako, auditoretzak eta bideragarritasun azterlanak eta inbertsioak babesteko.

 

- 800.000 euro: Partikularrentzako diru-laguntzen deialdia etxeko galdara indibidualak aldatzeko. Galdara horiek kondentsaziokoak izan behar dute (70kW-ra artekoak).

 

- 420.000 euro: Diru-laguntzen deialdia toki entitateentzat, argiteria publikoan energia aurrezteko jardunetarako. Auditoretzak, LEDetara aldatzea eta fluxu-erreduktoreak diruz lagunduko dira.

- 350.000 euro: Diru-laguntzen deialdia hirugarren sektoreko eraikinetan isolatze terminoa hobetzeko (etxebizitzak kenduta). Isolatzeko eta leihoak aldatzeko laguntzak emango dira.

- 350.000 euro: Diru-laguntzen deialdia instalazio termikoetan energiaren kontsumoa murrizteko (etxeko galdera indibidualak kenduta). Onuradunak jabeen erkidegoak eta entitateak dira. Diruz lagunduko dira instalazio termiko (berogailuak eta etxeko ur beroa) zentralizatuen zaharberritzeak; banaketa-sareen zaharberritzeak, doako hozketa sistema eta district heating (energia termikoa banatzeko sistema industria erabileretarako, berogailurako eta etxeko ur berorako).

- 72.000 euro: Diru-laguntzen deialdia erregai alternatiboek elikatutako turismoak eta motozikletak erosteko (elektrikoak izan ezik). Neurri hau enpresetara zein partikularrengana bideratuta dago. Laguntzak emango dira ibilgailu berri hibridoak, gas naturalekoak, hidrogenokoak erosteko eta petrolioaren gas likidotura (GLP) egokitzeko.

Era berean, gaur goizeko saioan 3 milioi euroko gastua onetsi da energia-iturri berriztagarrien arloan enpresa-inbertsioa diruz laguntzeko.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa