(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4,9 milioi euro jarriko ditu nekazaritza ustiategiak modernizatzeko astelehena, 2010.eko ekainak 28

Diru-laguntzak emango dizkiete 93 titularrei eta, era horretan, guztira 10,5 milioi euro inbertitu ahal izango dituzte


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapen eta Ingurumen arloko zuzendari nagusiari 4.899.857,93 euroko urte askotako gastua egiteko. Zenbateko hori izango da nekazaritza ustiategiak modernizatzeko diru-laguntzak emateko.

Titularrek, guztira, 10,5 milioi euro inbertitu ahal izango dituzte.

Zehazki, Nafarroako 38 herritako 93 espediente lagunduko dituzte diruz. Diru-laguntzaren %75 Nafarroako Gobernuak emango du eta %25 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF).

Hona hemen diru-laguntzak jasoko dituzten espedienteak, herrian arabera zerrendatuak:

1 Abartzuzaz, 2 Ablitasen, 1 Ameskoan, 2 Arroitzen, 17 Artaxoan, 2 Atezen, 1 Barasoainen, 1 Baztanen, 4 Caparroson, 1 Cascanten, 1 Corellan, 9 Cortesen, 1 Erron, 1 Etaion, 2 Etxalarren, 9 Faltzes, 1 Fiteron, 1 Garden eta 3 Gesalazen.

Horiez gain, 1 Imotzen, 1 Itzagaondoan, 5 Larragan, 1 Larraunen, 1 Marcillan, 1 Melidan, 1 Mendigorrian, 1 Miranda-Argan, 1 Otsagabian, 6 Oliten, 1 Azkoienen, 1 Jaitzen, 1 Sesman, 5 Tafallan, 1 Torralba del Ríon, 1 Ultzaman, 1 Valtierran, 1 Vianan eta 1 Deierrin.

Nafarroako Gobernuak, orain dela ez asko, beste 6,5 milioi euro jarri zituen diru-laguntza berberak emateko; orduan 66 herritako 134 titular izan ziren onuradun.

2009an 9,1 milioi euro eman zituzten diru-laguntzetan eta 547 espediente bideratu zituzten. Diru-laguntza horiei esker, 2009n nekazari eta abeltzainek guztira 25 milioi euroko inbertsioak egin zituzten ustiategietan.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa