(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak onartu du Nafarroan ibilgailu elektrikoak erabiltzea sustatzeko 250.000 euro jartzea astelehena, 2010.eko ekainak 28

Diru-laguntza hori Foru Gobernuak krisiari aurre egiteko hartutako neurrietako bat da


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak onartu du Nafarroan ibilgailu elektrikoa erabiltzea sustatzeko 250.000 euro jartzea 2010. urtean. Nafarroako Gobernuak Krisiaren Kontrako Planean jaso duen 23. neurria da.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak onartu du Nafarroan ibilgailu elektrikoa erabiltzea sustatzeko 250.000 euro jartzea 2010. urtean.

Nafarroako Gobernuak Krisiaren Kontrako Planean jaso duen 23. neurria da.

Deialdia laster argitaratuko dute eta berria da, diruz lagunduko dituzten inbertsioengatik: ibilgailu elektrikoetan eta bateriak kargatzeko azpiegituretan egiteko inbertsioak, hain zuzen.

Gaur egun ibilgailu elektriko oso gutxi dauden arren, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak aurreikusi du datozen hilabeteetan eskaintza handiagoa izango dela.

Zehazki, diru-laguntzak izango dira partikularrentzat eta enpresentzat, hainbat ibilgailu mota erosteko: motorrak, automobilak eta autobus komertzialak. Diru-laguntzak izango dira gutxienez 1.200 eurokoak eta gehienez 30.000 eurokoak, betiere ibilgailu motaren arabera.

Deialdian sartu dituzte, baita ere, bateriak bizkor zein normal kargatzeko posteak.

Nafarroako Gobernuaren bilera amaitu ondoren, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, azaldu du Gobernuak ibilgailu elektrikoaren inguruan hiru ildo estrategiko diseinatu dituela.

Hala, Ibilgailu Elektrikoen Nafarroako Planean (VEN planean) hiru fase jaso dituzte: lehenbizikoan eskaria sustatuko dute, gaur abian jarritako diru-laguntzak medio, gizartea ibilgailu elektrikoekin ohitzeko; gero I+G+B arloa babestuko dute; eta azkenik, industria proiektu bat bilatuko dute. Azken bi faseak datorren urtean jarriko dituzte martxan. Planean aipatu dute, baita ere, Nafarroan bateriak kargatzeko eta energia eskaria gestionatzeko azpiegiturak jarri beharra daudela.  
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa