(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Faltzesen lursailak biltzea eta ureztaketa modernizatzea onartu du astelehena, 2010.eko ekainak 28

Proiektuak 10,9 milioi euroko aurrekontua dauka eta Foru Gobernuak %90 jarriko du


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Faltzeseko nekazaritza azpiegituretan gauzatzeko zenbait jarduera onartu ditu, zehazki: lursailak biltzea eta ureztaketa tradizionala modernizatzea. Ureztaketari dagokionez, gainezkatze sistema kendu eta presiopekoa jartzea da asmoa.

Proiektuaren aurrekontua 10.992.231 eurokoa da; Nafarroako Gobernuak %90 jarriko du eta gainerakoa ureztatzaileek. Jarduerak 1.070 hektarea hartuko ditu eta jabeak, guztira, 524 dira. Aurreikusi dute obrak 2011ko azaroa inguruan hastea eta 18 hilabetean amaitzea.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak Faltzeseko nekazaritza azpiegituretan gauzatzeko zenbait jarduera onartu ditu, zehazki: lursailak biltzea eta ureztaketa tradizionala modernizatzea. Ureztaketari dagokionez, gainezkatze sistema kendu eta presiopekoa jartzea da asmoa

.

Proiektuaren aurrekontua 10.992.231 eurokoa da; Nafarroako Gobernuak %90 jarriko du eta gainerakoa ureztatzaileek. Jarduerak 1.070 hektarea hartuko ditu eta jabeak, guztira, 524 dira.

Aurreikusi dute obrak 2011ko azaroa inguruan hastea eta 18 hilabetean amaitzea.

Zehazki, ureztaketa modernizatzeko, eremu batean grabitate bidezko sistema jarriko dute eta beste batean presiopekoa.

Horretarako, hau da, ponpaketa estazioa hornitzeko, linea elektriko bat eraiki behar da. Presiopeko ureztaketa sarea medio, ur hartuneetara behar den emaria eramango dute, lurrak ihinztatzeko behar den presio egokiarekin. Halaber, errepide sarea eta saneamendua hobetuko dituzte. Horretarako, drainatze sisteman hodi biltzaile berriak jarriko dituzte, ura ateratzeko eta makinek nondik pasa izan dezaten.

Guztira 1.070 hektarea daude: 994 Faltzesko udalerriak dira eta 76 Azkoiengo udalerrikoak.

Iparraldean Arga ibaiarekin eta Faltzesko lehorreko laboreekin egiten dute muga; hegoaldean Azkoiengo Ureztatzaileen Erkidegoarekin; ekialdean Marcilla eta Miranda-Arga lotzen dituen NA-6100 errepidearekin eta Faltzesko lehorreko laboreekin; eta mendebaldean Arga ibaiarekin.

Lehorrean gehienez ustiatu ahal izango dira 160 hektarea eta gutxienez 32; ureztatuta, berriz, ustiatu ahal izango dira gehienez 25 hektarea eta gutxienez 5.

Lehorreko lurren eta ureztaketa lurren arteko eraldaketa indizea 6,4 izango da eta lurren erabilera nagusiak izango dira lehorrekoak (32 hektarea), presiopekoa ureztaketakoak (5 hektarea) eta grabitate bidezko ureztaketa (hektarea bat).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa