(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua eta PSN pozik daude 2010eko aurrekontu-betearazpenarekin asteartea, 2010.eko ekainak 29

Gaur goizean Aurrekontu Itunaren Jarraipen Batzordea Nafarroako Jauregian bildu da 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) pozik daude Nafarroako 2010eko Aurrekontu Orokorren betearazpen mailarekin. Hala adierazi dute Miguel Sanz Lehendakariak eta Roberto Jiménez PSN-PSOE alderdiko idazkari nagusiak Aurrekontu Itunaren Jarraipen Batzordeak Nafarroako Jauregian gaur egin duen bileraren amaieran.

Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) pozik daude Nafarroako 2010eko Aurrekontu Orokorren betearazpen mailarekin. Hala adierazi dute Miguel Sanz Lehendakariak eta Roberto Jiménez PSN-PSOE alderdiko idazkari nagusiak Aurrekontu Itunaren Jarraipen Batzordeak Nafarroako Jauregian gaur egin duen bileraren amaieran.

Lehendakariaren esanetan, Nafarroako Gobernua-PSN akordioa "normaltasunez" gauzatzen ari da eta "oso ondo doa". Urtearen lehen erdia igaro ondoren, departamentuen aldetik betearazpena "nahiko handia" da, eta hasierako kredituen araberako betebeharrak kontuan hartuta, departamentu gehienek betearazpenen %50 gainditu dute: Toki Administrazioa %68,54; Landa Garapena eta Ingurumena %66,73; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak %66,21; Kultura eta Turismoa %62,97; Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak %61,49; Lehendakaritza, Justizia eta Barnea %56,78; Osasuna %56,49; Hezkuntza %54,59; eta Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren eleduna %52,02.

Bestalde, Roberto Jiménez PSN-PSOEko idazkari nagusiak adierazi duenez, akordioaren betearazpena "oso ondo doa", eta "nahiko pozik gaude". Era berean, berak esan duenez, urte amaiera arte kudeaketak "malgutasun" irizpideei erantzungo die, ekonomiaren eta diru-sarreren "arabera" eta "zero defizita helburu" izanda. Jarraipen Batzordearen bileran, PSNk beste akordio batzuen aldeko interesa agertu du, hala nola, itxaronzerrenden kudeaketa, Iruñea inguruko ospitaleak bateratzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzaketa eta oinarrizko errentarekin lotutako zenbatekoak.

Ildo horretatik, Lehendakariak zein PSN-PSOEko idazkari nagusiak joan den astean lortutako akordioa aipatu dute. Horren arabera, 100 milioi eurora arte erreserbatuko dira lehentasunezkoak ez diren partidetatik (geroratu daitezkeen inbertsioak edo ekitaldi honetan osorik gauzatuko ez direnak, adibidez). Erreserba hori, beharrizanak sortu ahala, Gizarte Gaien eta Osasunaren esparruetan nahitaez bete behar diren jardunetara transferituko da (oinarrizko errenta eta mendekotasuna, eta langileak eta faktura farmazeutikoa). Lehendakariak zein Nafarroako sozialisten idazkariak azpimarratu dutenez, arlo horietan lan egiten duten kolektiboentzako erreserbaren eraginez horiek jasotzen duten diru-kopurua ez da %10 baino gehiago murriztuko.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa