(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak San Ferminetarako antolatu duen osasun zerbitzuaren berri eman dute asteartea, 2010.eko ekainak 29

San Martin zentroan hartuko dituzte festetan gertatzen diren ospitalez kanpoko osasun larrialdiak


Gaur goizean, prentsaurrekoan, Osasun Departamentuak San Ferminetarako Nafarroako Gobernuak antolatu duen osasun zerbitzuaren berri eman du.

Zerbitzuaren oinarrizko helburua da ohiko laguntza emateaz gain festetan sortzen diren larrialdiei erantzutea, 112 zerbitzuarekin lana koordinatuta.

Beste behin, festan gertatzen diren osasun larrialdiak San Martin zentroan (San Fermin kaleko 29an) hartuko dituzte.

Zentro hori gau eta egun egongo da irekita eta zerbitzu berezi bat edukiko dute, uztailaren 6tik 14ra, eguneko 24 orduetan. Izan ere, langile gehiago egongo dira: bi mediku, bi erizain, erizaintzako laguntzaile bat, administrariak eta zaindaria.

Gainera, anbulatorioan San Fermin zerbitzua jarriko dute, festetako ohiko patologiak hartzeko.

Zerbitzu horretan egongo dira, uneoro, mediku bat, erizain bat eta erizaintzako laguntzaile bat. Langile horiek Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuaren babesa eta anbulatorioko berezko bitartekoak izango dituzte eskura.

Horrez gain, Iruñeko eta eskualdeko osasuneko garraio sare arrunta handitu egingo da. Orain, bizi euskarri aurreratuko hiru anbulantzia, oinarrizko bizi euskarriko beste hiru anbulantzia eta helikoptero medikalizagarri bat daude. Festetan, horiei guztiei gehituko zaizkie bizi euskarri aurreratuko anbulantzia bat, oinarrizko bizi euskarriko hiru anbulantzia eta beste laguntza ibilgailu batzuk; gainera, asteburuetan oinarrizko bizi euskarriko bi anbulantzia gehiago egongo dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Presentacion SF 2010.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa