(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilaria Irañetan egin berri duten pasabide bat ikustera joan da osteguna, 2010.eko uztailak 1

Pasabide berriarekin oinezkoak seguruago ibiliko dira eta herrira sartzea errazagoa izango da; gainera, bide azpiegiturak eroso lotuta geratu dira.


Alba kontseilaria Irañetako pasabidean.

Alba kontseilaria Irañetako pasabidean. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba, eta Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Elma Saiz, Irañetan trenbidea igarotzeko egin berri duten oinezkoentzako pasabidea ikustera joan dira gaur goizean.

Bisitan izan dira, baita ere, Herri Lanetako zuzendari nagusia, Jose Luis Echavarri; Irañetako alkatea, Cristina Irigaray; eta Adif erakundearen Iparraldeko Ordezkaritako azpiegitura arloko lurraldeburua, Mikel Zelaia.

Irañetan, Zaragoza–Altsasu trenbidearen gaineko pasabide berriari eta Sakanako autobiari esker, oinezkoak seguruago ibiliko dira eta herrira sartzea errazagoa izango da; gainera, bide azpiegiturak eroso lotuta geratu dira.

Pasabidea egin dute, hain zuzen, Adifek eta Nafarroako Gobernuak foru erkidegoan trenbide pasaguneak kentzeko sinatutako hitzarmenaren esparruan. Pasabidea egiteko 746.000 euro inbertitu dituzte.

Hitzarmenari jarraiki, Nafarroako Gobernuak proiektua idaztea ordaindu du eta Adifek pasabidea eraikitzea
.

Pasabide berriari esker, Irañetako biztanleek eta, oro har, jende guztiak, herrira sartu ahal izango dute trenbidea gurutzatu beharrik gabe.

Bidea, beraz, erosoagoa eta seguruagoa da, baita erakargarriagoa ere, zubiaren itxuragatik. Lehen, zubian oinezkoak eta ibilgailuak ibiltzen ziren.

Pasabidea zubi ondoan jarri dute, oinezko asko ibiltzen diren leku batean. Orain erosoago ibiliko dira, batik bat, han dagoen ostalaritza establezimenduaren inguruan, arrapala bat jarri baitute, errazago heltzeko.

Arkitektura oztopoak kendu dituzte

Trenbide gaineko pasabide berria egiteko arkitektura oztopoak kentzeko araudia kontuan hartu dute. Horregatik, eskailerez gain, minusbaliatuentzako egokitutako maldak eta luzerak dituzten arrapalak jarri dituzte.

Gainera, ez labaintzeko zola erabili ditu, oinezkoak seguruago ibiltzeko.

Pasabidearen alde banatan perimetro zintarria jarri dute eta haren gainean altzairu herdoilgaitzezko baranda; barandak eskudelak bi garaieran dauzka (95 eta 70 cm), irisgarritasun araudiari jarraiki.

Segurtasun neurri gisa babes biserak jarri dituzte trenbideko katenaria gainean.

Azpiegitura berria argiztatzeko argi apaingarriak instalatu dituzte ibilbide osoan.

Azkenik, burdin hesizko itxitura egin diote eta inguru guztia bertako espezieekin landareberritu dute, tokiko paisaian integratze aldera.

Nafarroako trenbide pasaguneen egoera

Jarduera hori Foru Gobernuak, Sustapen Ministerioak eta Renfe/Adif erakundeak 1998an eta 1999an adostutako erabakietan eta 2004ko gehigarrian dago jasoa. Erabakien helburua zen foru erkidegoan 1999an zeuden 46 trenbide pasaguneak kentzea.

Orain arte 41 kendu dituzte (%89).

Kentzeko dauden bost pasaguneen egoera hau da:

-

Ezkirotz (Galar) eta Berriozar: trenbide begiztarekin batera kenduko dira.

-

Izurdiaga (Arakil): proiektua idazten ari dira (lan hori Nafarroako Gobernuari dagokio).

-

Garinoain: laster kenduko dute.

-

Arbizu: kentzeko lanean ari dira (Adifen ardura da).



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa