(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea "Les Amis de la Vieille Navarre" elkarteari eman dio osteguna, 2010.eko uztailak 1

Ekitaldia Bi Nafarroen VI. Biltzarraren barruan egin da gaur Donibane Garazin 


Sanz Amis Navarre

Sanz Lehendakariak domina Lucien Hurmic Les Amis de la Vieille Navarre elkarteko lehendakariari eman dio. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea "Les Amis de la Vieille Navarre" ("Nafarroa Zaharraren lagunak") elkarteari emateko ekitaldiaren buru izan da gaur eguerdian Donibane Garaziko udaletxean (Behe Nafarroa, Pirinio Atlantikoak, Frantzia). Saria Lucien Hurmic elkarteko lehendakariak jaso du.

Sari horren bidez, Nafarroako Gobernuak aitortu nahi izan du elkarteak "Espainiako Nafarroarekin loturak estutzen eta Nafarroa Behereko historia eta kultura ondarea zaintzen eta defendatzen egindako ahalegina".

 

Foru Gobernuak edizio honetan emandako sei sarietako bat da. Gainerako bost sariak joan den ekainaren 29an, asteartean, eman zitzaizkien Iruñean hurrengo hauei: Tuterako Orden del Volatín; Arkupeak erretirodunen elkartea; Juan Antonio Sagardoy Bengoechea Lan Zuzenbideko katedraduna; Rosa Mary Ibáñez Zapatero Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakaria; María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoa.

Herriko Udalean egindako ekitaldian, Sanz Lehendakariak zorionak eman dizkie Hurmic lehendakariari eta Les Amis de la Vieille Navarre elkarteko kide guztiei, elkarteak egiten duen "eginkizun garrantzitsuarengatik". Talde horrk,"50 urtez bertako kulturaren eta erro historikoen alde lan egin du, hain zuzen ere, nafar guztiak, Pirinioen alde batean zein bestean bizi garenak, biltzen gaituzten erroak". Lucien Hurmic elkartearen gaur egungo lehendakariak hitz horiek eskertu ditu Lehendakariaren eskuetatik Karlos III.a Prestuaren Gurutzea jasotzean. Sari hori bat dator 2010eko Jakobear Urtea ospatzearekin. Ildo horretatik, Sanz Lehendakariak adierazi du Done Jakue Bideak bi eskualdeen arteko harremanak sendotu dituela.

 
Amis Vieille Navarre

Sanz Lehendakaria Donibane Garazin egindako biltzarrean. ( irudia handitu )

 

Ekitaldi honen garrantzia erakusteko, Nafarroako Gobernuak ekitaldi ospetsuetan ordezkaritza instituzionalak lagun izan ohi dituen osagaiak eraman ditu Iruñetik –mazolariak, arma erregea eta tronpeta eta tinbalen banda-. Osagai horietan erresumako antzinako lurraldeen ordezkaritza mantentzen da, "besteak beste, Pirinioez bestaldeko lurraldearena", Lehendakariak azpimarratu duenez.

Nafarroako Gobernuak sari hau 1997an sortu zuen, Nafarroako aurrerapenari bere jardunari dagokion esparrutik lagundu dioten edo Foru Komunitatea gure mugetatik landa erakutsi duten pertsona eta erakundeen merezimenduak nabarmentzeko asmoz, pertsona edo entitate horiek gizarte osoari egin ekarpena dela-eta publikoki onartzeko. Sariak 1387tik 1425ean hil arte Nafarroako errege izan zenaren izena du, errege hori biziki nabarmendu baitzen Nafarroako erregeen artean, bere izaera bakezale eta adiskidetzaileagatik, kulturaren eta artearen aldeko ekinbideengatik eta Europako gainerako gorteekin ezarri zituen harreman baketsu eta laguntasunezkoengatik.

Ekitaldia Bi Nafarroen VI. Biltzarraren barruan egin da. Ekitaldi horretan Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak, Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako alkateak –Donibane Garazirekin senidetutako hiria- parte hartu dute, baita Foru Komunitateko eta Donibane Garaziko zenbait agintarik ere.

 

Bi Nafarroen VI. Biltzarra

Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gurutzea emanda bukatu da Bi Nafarroen VI. Biltzarra. Biltzar hori gaur goizean egin da Behe Nafarroako herri horretako udaletxean. Programa 10.30ean inauguratu dute Corpas kontseilariak eta Alphonse Idiart herriko alkateak.

Ondoren, hitzaldiak etorri dira: "La dinámica territorial de la Baja Navarra" ("Behe Nafarroaren lurralde dinamika"), Barthèlémy Aguer Sant Palaiseko kontseilari nagusiaren eskutik; "San Juan de Pie de Puerto. Una villa navarra al pie de los Pirineos" ("Donibane Garazi. Nafarroako udalerria Pirinioen oinetan"), Susana Herreros eta Alain Zuaznabar-Indaren eskutik; eta "Poder y memoria: los cartularios de los reyes de Navarra" ("Boterea eta oroimena: Nafarroako errege-erreginen kartularioak"), Eloisa Ramírez Vaqueroren eskutik. Amaitzeko, Jean Castaings Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakariak parte hartu du.

Gogoan izan behar da biltzarraren lehen edizioa Baigorrin izan zela (Echauz gaztelua) 2005eko uztailaren 21ean, "Navarra: herencia y dinámica para el futuro" ("Nafarroa: herentzia eta dinamika etorkizunerako") lelopean. Bigarrena 2006ko ekainaren 13an egin zen Iruñean (Nafarroako Errege Artxibo Nagusia), "La sociedad local del saber" ("Jakitearen tokiko izartea") izenburupean. Hirugarrena Orreagan egin zen 2007ko martxoaren 20an, "Navarra en la monarquía de España y los acontecimientos de 1512" ("Nafarroa Espainiako monarkian eta 1512ko gertaerak") hizpide hartuta. Laugarren edizioa Saint Palaisen egin zen 2008ko uztailaren 3an, eta bertan "San Juan de Pie de Puerto. Una villa navarra al pie de los Pirineos" liburua aurkeztu zen, Susana Herreros eta Alain Zuaznabar-Indarena, eta bi Nafarroen jarduera mineral eta industriala sakondu zen. Bosgarren edizioa iazko azaroaren 3an egin zen Luzaiden eta Jakobear Urtea hartu zuen oinarri.

 
Dokumentazioa:
Les Amis de la Vieille Navarre

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa