(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria Corteseko ureztaketa tradizionala modernizatzeko obrak ikustera joan da osteguna, 2010.eko uztailak 1

Jarduera horren aurrekontua hogei milioi euro ingurukoa da


Sanzberro kontseilaria Cortesen, ureztaketa sistema modernizatzeko lanak ikusten.

Sanzberro kontseilaria Cortesen, ureztaketa sistema modernizatzeko lanak ikusten. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Nafarroako Gobernuak Cortesen ureztaketa tradizionala modernizatzeko egin duen lana ikustera joan da; zehazki, 2.744 hektarean lursailak bildu egin dituzte: lehen 3.794 zeuden eta 821 jarri nahi dituzte.

Bisitan, kontseilariak lagun izan ditu Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Jesus Maria Echeverria Azcona, Corteseko alkatea eta lursail bilketak eragindako ureztatzaile erkidegoen buruak.

Ureztaketa tradizionalaren modernizatzeak 2.744 hektarea hartuko ditu, guztiak Cortesko udalerrikoak: %75a (2.028 hektarea) Lodosako ubideari dagokio eta gainerako %25a (716 hektarea) ubide inperialari.

Esan bezala, asmoa da 3.794 lursail egon beharrean 821 egotea.

Modernizatzeak hiru fase dauzka.

Lehenbiziko biak 2007tik 2009ra gauzatu zituzten: Lodosako ubideko komunalean presiopeko ureztaketarako behar diren instalazioak jarri zituzten. Orain hirugarren fasea dago martxan eta ureztaketa sistema aldatzeko lanak egiten ari dira: eremuaren %56an gainezkatze sistema kendu eta presiopekoa (ihinztagailuak) jartzea da asmoa eta gainerako %44an oineko ureztaketa.

Proiektua Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko 90 jardueretako bat da eta ureztaketa berriak jartzeko edo daudenak hobetzeko diru-laguntzen partidan dago sartua.

Lehenbiziko fasean, 2007ko urritik 2009ko otsailera, 1.066 hektareako herri eremu bat modernizatu zen, ureztaketa sistema aldatuta; zehazki, eraiki zituzten erregulazio putzu bat, ponpaketa instalazioa eta Lodosako ubidean hartune bat, baita azpiegitura horietarako bide eta hustubideak ere.

Halaber, 438 hektareatan lurpeko estaldura osoa jarri zuten.

Bigarren fasean, 2008ko uztailetik 2009ko maiatzera, lehen faseko perimetroko gainerako herri lursailetan ihinztagailuak jarri zituzten.

Hirugarren faseari 2009ko maiatzean ekin zioten: 866 hektarea Lodosako ubideko ureztaketa eremuari dagozkio; 404 hektareatan presiopeko ureztaketa jarriko dute eta 481 hektareatan oineko ureztaketa utziko dute.

Ubide inperialaren ureztaketa eremuan 487 hektareatan presiopeko ureztaketa jarriko dute eta 229 bere horretan utziko dituzte, oineko ureztaketarekin. Orain bide sarea amaitzen ari dira.

Lana 2011ko lehen hilabeteetan amaitzea espero dute. Hala ere, 2010eko maiatza hasieran azpiegitura hidraulikoa prest zegoen eta ureztaketa kanpainari ekin zioten.

Ureztaketa modernizatze aldera, zeuden erreten eta bide guztiak kendu dituzte.

Hormigoizko erreten berrien sareak 39.100 metro dauzka. Guztira 659 hartune zuzen eta bide azpiko 511 hartune egin dituzte, lursail berriak ureztatzeko. Halaber, oineko ureztaketa lursail berriak berdindu dituzte (690 hektarea).

Orain presiopeko ureztaketa duten eremuei dagokienez, Lodosako ubidekoa lehen fasean eraikitako azpiegiturekin zuzenean lotuta dago (8.461 metroko PVCko eta burdinurtuzko hodiak daude , 100 eta 500 milimetro arteko diametrokoak).

Sarea Altsasua-Zaragoza trenbidearen azpitik pasatzen da. Guztira 55 ur hartune daude.

Ubide inperialari dagokion presiopeko ureztaketa eremuan hartune berri bat eta ponpaketa instalazio berri bat daude; ponpaketa instalazioak dauzka lau motoponpa multzo, guztira 710 kW-ekoak, eta segundoko 684 litroko emaria, zuzenean sarera.

Ureztaketa sarea (12.312 metro) PVCko eta burdinurtuzko hodiz eginda dago; hodiek 100 eta 800 milimetro arteko diametroak dituzte. Sarea ubide inperialaren eta NA-5200 errepidearen azpitik pasatzen da. Lursailak ureztatzeko 74 ur hartune jarri dituzte.

Bide sare berriak 99.151 metro dauzka.

Hodi biltzaileen sareak 20.741 metro dauzka .
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa