(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak 220.000 euroko laguntzak eman dizkie zenbait komunikabideri euskara sustatzeko ostirala, 2010.eko uztailak 2

Kopuru osoaren %50 laguntza esleitzean emango da, eta gainerakoa frogagiriak eta memoriak aurkeztu eta onartu eta gero


Euskarabideak 220.000 euroko laguntzak eman dizkie zenbait komunikabideri euskara sustatzeko

Euskarabideak Nafarroako komunikabideetan euskara apurka-apurka agertzea sustatzeko laguntzen deialdia ebatzi du. Aurten laguntza horiek 220.000 eurokoak izango dira. 

 

Diru-laguntzak idatzizko komunikabideetara (eguneroko prentsa eta kasuan kasuko gehigarriak barne hartuta, baita aldizkariak ere), irrati eta telebista etxeetara eta internet bidez edukiak osorik edo zati batean hizkuntza horretan argitaratu edo igortzen dituzten komunikabideetara bideratuta daude.

Laguntzak emateko, Balorazio Batzorde Teknikoa hainbat irizpidetan oinarritu da, besteak beste, komunikabideen zabalkundea, kopurua eta estaldura geografikoa. Gaztelaniaz lan egiten duten informazio-enpresek laguntza jasoko dute soil-soilik haietan euskarak duen agerpenaren arabera

.

Esleitutako kopuruaren %50 jasoko dute, aurrerapen moduan, laguntza esleitzean, eta gainerako kopurua Euskarabideak frogagiriak eta jarduera-memoriak onartu eta gero.

Dokumentazioa:
Relación de ayudas concedidas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa