(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz Lehendakariak azpiestazio elektriko berria inauguratu du Donezteben ostirala, 2010.eko uztailak 2

Eskualdeko udalerrietan hornikuntza elektrikoa hobetu eta inguruaren etorkizuneko garapena bermatuko du


Sanz Lehendakariak Doneztebeko azpiestazio berria inauguratu du

Sanz Lehendakariak Doneztebeko azpiestazio berria inauguratu du ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak eta Javier Villalba Sánchez Iberdrola Distribución enpresako lehendakariak hornikuntza elektrikorako azpiegitura berria inauguratu dute gaur goizean Donezteben. Azpiegitura horrek eskualdeko udalerrien hornikuntza elektrikoa hobetuko du.

Azpiegitura berrien artean, aipatzekoak dira Bidasoako azpiestazioa, 132/30 kilovolteko elikatze bikoitzeko azpiestazioa eta 35 megavoltanpereko potentzia duen transformadorea eta goi-tentsioko (132 Kv) linea berri bat, 18 kilometroko luzerakoa, Lesakatik Doneztebera doana.

Proiektu honetan 13,4 milioi euroko inbertsioa egin da guztira. Foru Gobernuak 1,2 milioi euroko ekarpena egin du.

Sanz Lehendakariak azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako edozein ingurutan ekimen pribatuaren bultzada eta ahalegina babestu eta aktibatzen ditu. Era berean, Lehendakariak adierazi du energiak gure gizartean garrantzi handia duela, "energiarik gabe ezinezkoa baita aurrera egitea." Horrez gain, Lehendakariaren esanetan, 13,4 milioi euroko inbertsio honek orainaldiko energia-hornikuntza eta inguruaren etorkizuneko garapena bermatuko ditu.

 

Instalazio berriak Iberdrolaren ingeniaritza eta eraikuntza filialak garatu ditu eta 2007an hasi ziren eraikitzen. Horiei esker, hornikuntza hobetuko da Doneztebe, Lesaka, Etxalar, Bera eta Baztan udalerrietan, baita inguru horretako gainerako lekuetan ere. Horrez gain, instalazioen eragin-esparruan eskaerari erantzungo zaio, bezero berriak konektatu ahal izango dira eta sarearen segurtasuna hobetuko da.

Inaugurazio-ekitaldian José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilaria eta Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria egon dira. Iberdrolaren aldetik, Fernando Llanera iparraldeko banaketa zuzendaria eta Eduardo Ryan Iberdrolak Nafarroan duen ordezkaria egon dira.

Sanz Lehendakariak Doneztebeko azpiestazio berria inauguratu du ( irudia handitu )

Bidasoako azpiestazioa (Doneztebe)

Bidasoako azpiestazioa trinkoa da (espazioa %60 murriztu da), eta horrek esan nahi du eraikin baten barrualdean ezarri direla 132 kV eta 30 kV-ko sistema elektrikoak eta kontrol, babes, komunikazio, etab. ekipo tradizionalak. Modu horretan, ingurumen inpaktua eta mantentze lanak txikiagoak dira.

Lehenengo fasean, azpiestazioko transformadoreak 35 MVA-ko potentzia trifasikoa eta 132/39 kV-ko transformazio-erlazioa izango ditu, kargako tentsioa erregulatuko du eta 30 kV-ko gelaxka sistema izango du.

132 kV-ko linea

Linea osoak mendi-ingurua zeharkatzen du Bidasoa ibaiaren haranean (Nafarroako Pirinio aurrea). Orografia zailaren eraginez, 10 kilometro inguruko sarrerak ireki behar izan dira antzinako basoko pista berreskuratuen eta malda handiak dituzten mendiko pista berrien artean. Azken 15 urteetan Nafarroan eraiki den tentsio honetako linearik luzeena da, Mikel Barriocanal proiektuaren ingeniariak adierazi duen moduan.

132 kV-ko linea berriak lineako bi zirkuituak 132 kV-ra bideratzen ditu, Arkale-Lesaka Bidasoako azpiestazioraino. Oiartzun-Almandotz 30 kV-ko linea desmuntatzeko ingurumen-konpromisoarekin eraiki da. Modu horretan, instalazio berriak 30 kV-ko linea berria hartuko du, aipatu linearen sarrera-irteera, Oiartzun-Almandotz.

Ildo horretatik, lanen bidez aireko linea eraiki da, 7,5 kilometroko zirkuitu bikoitzekoa, 10 kilometroko zirkuitu hirukoitzekoa, eta kilometro 1eko zirkuitu laukoitzekoa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa