(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo kontseilariak Queiles Ibarreko Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lokal berriak inauguratu ditu Cascanten ostirala, 2010.eko uztailak 2

Gizarte Gaietako Departamentuak lokalak eskuratu eta zaharberritzeko gastuen %80 (181.093 euro) diruz lagundu ditu


García Malo Cascanten. Queiles Ibarreko Mankomunitatea

García Malo kontseilaria, Queiles Ibarreko Mankomunitateko toki entitateen ordezkariekin. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Amelia Martínez Muñoz Queiles Ibarreko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren egoitza berria inauguratu dute. Mankomunitatea sei udalerrik osatzen dute: Ablitas, Barillas, Cascante, Monteagudo, Murchante eta Tulebras. 11.300 biztanleri baino gehiagori eskaintzen die zerbitzua.

Nafarroako Gobernuak, Departamentu honen bidez, 181.093,88 euroko diru-laguntza eman dio Queiles Ibarreko Mankomunitateari, lokala eskuratu eta zaharberritzeko, hau da, gauzatutako aurrekontuaren %80 (231.703,64 euro).

Diru-laguntza hau toki entitateek oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta Gizarte Zerbitzuen Zorroak herritar guztiei eta bereziki adinekoei eta desgaitasunen bat dutenei bideratutako Lehen mailako Arretako prestazioak zein eraikin publikotan kudeatu eta horietan irisgarritasuna hobetzeko deialdian sartzen da.

 

Lokal berriak Caja Navarrari erosi zaizkie. Behe solairuan bulegoak eta herritarrak artatzeko gelak daude, eta lehen solairuan bulego bat eta bilera-gela bat, artxibo bat eta beste instalazio batzuk. Lehen solairu horretara igogailu baten bidez ere iritsi ahal izango da, oztopoak kentzeko. Lokalak herriko inguru zentriko batean kokatuta daude, Cascanteko Foruen plazatik 50 metrora.

 
Dokumentazioa:
Subvenciones a entidades locales para los SS SS de Base

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa