Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lehiaketaren helburua da LHko ikasleen ekintzailetza sustatzea eta aurkeztutako proiektu onenak mamitzea
Transcripción textual del video
Lanbide Heziketako gazte ekintzaileen lehiaketako 12. edizioko sariak gaur goizean eman dituzte, Nafarroako Jauregiko tronu aretoan. Lehiaketaren helburua da Lanbide Heziketako ikastegietako ikasleen ekintzailetza sustatzea. Sariak emateko ekitaldiko burua Hezkuntza kontseilaria izan da, Alberto Catalan Higueras. Lehiaketaren helburua da ikasleak ekintzaile izan daitezen heztea, hezkuntza mundua enpresa sorkuntzara hurbiltzea eta ikasleen ekimena, sormena eta jarrera ekintzailea saritzea.
Lanbide Heziketako gazte ekintzaileen lehiaketako 12. edizioko sariak eman dituzte
(
irudia handitu
)
Lanbide Heziketako gazte ekintzaileen lehiaketako 12. edizioko sariak gaur goizean eman dituzte, Nafarroako Jauregiko tronu aretoan. Lehiaketaren helburua da Lanbide Heziketako ikastegietako ikasleen ekintzailetza sustatzea. Sariak emateko ekitaldiko burua Hezkuntza kontseilaria izan da, Alberto Catalan Higueras.
Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrarekin (NEBZE) elkarlanean antolatzen du lehiaketa. Gaur goizeko ekitaldira, enpresa publiko horretako ordezkari gisa zuzendaria bertaratu da, Carmen Leza Villar.
Ekitaldian izan dira, baita ere, Lanbide Heziketa eta Unibertsitate arloko zuzendari nagusia, Pedro Jose Gonzalez Felipe, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerentea.Lehiaketaren helburua da ikasleak ekintzaile izan daitezen heztea, hezkuntza mundua enpresa sorkuntzara hurbiltzea eta ikasleen ekimena, sormena eta jarrera ekintzailea saritzea.
NEBZEn bideragarritasuna aztertzen dute, aurkeztutako proiektu onenak abian jartzeko asmoarekin .Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.