(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 224.000 euroko zuzeneko laguntzak baimendu ditu Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioko toki entitateentzat astelehena, 2010.eko uztailak 5

Agoitz, Artzibar, Longida eta Orotz-Beteluk lortuko dituzte onurak


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 224.182 euroko zuzeneko laguntzak ematea baimendu du Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioko lau toki entitateri (Agoitz, Artzibar, Longida eta Orotz-Betelu). Era berean, Fundazioarekin ondore horretarako sinatuko den lankidetza-hitzarmena onetsi da, Fundazioa bere jarduera-esparruko toki entitateentzako laguntzak kudeatzeko entitate laguntzailea baita. Udal hauek lortuko dituzte onurak: Agoitz, Artzibar, Longida eta Orotz-Betelu, zenbait lan egiteko.

Agoitzgo Udala: 41.971 euro jasoko ditu guztira Horno zeharbidean eta errotarako jaitsieran zoladura jartzeko.

Artzibargo Udalak 82.071 euro lortuko ditu guztira zenbait proiektu finantzatzeko: Arrieta hilerria (4.850 euro) eta Uriz (545 euro) egokitu eta hobetzea; Espoz, Imizcoz, Gorraiz eta Villanuevan argiak ipintzea (20.241 euro); Ventas de Arrieta, Urdiroz eta Usozgo sareak (41.044 euro); Villanuevako euri-uren sarea (7.501 euro) eta abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko bigarren eta azken fasearen finantzaketa (7.888 euro).

Longidako Udalak 73.088 euroko diru-laguntza jasoko du Artajoko hornikuntza eta saneamendu sareak berritzeko (24.683 euro) eta Aos-Meozen hodiak hobetzeko (48.404 euro).

Eta, amaitzeko, Orotz-Beteluko Udala: 27.051 euro jasoko ditu guztira antzinako errota jatetxe moduan prestatzeko lanen bigarren eta azken faserako.

Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioa

Laguntza horiek Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioak udaletara bideratu ditu, Nafarroako aurrekontu orokorretatik urtero mota horretako jardunak garatzeko zenbateko bat jasotzen du eta.

Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioa 2002ko uztailean eratu zuen Nafarroako Gobernuak. Ahaleginak koordinatzea du xede Nafarroan azpiegitura-lan garrantzitsuak gauzatzeak eragin ditzakeen gizarte eta lurralde desoreka batzuk konpentsatzeko eta bitartekoak aplikatzeko ekimen berriak sortzeko.

Entitateko estatutuen arabera, Fundazioaren xedeetako bat da "natura, kultura eta paisaia azpiegiturak edo inguruko natura bitartekoei lotutako ekipamenduak proiektatzea, bultzatzea eta, hala denean, finantzatzea".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa