(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi erdi baino gehiago inbertituko ditu Tafallan glorieta bat eraikitzeko astelehena, 2010.eko uztailak 5

Trafikoa eta bide segurtasuna hobetuko ditu Recoletas kalearen eta Cortes plazaren elkargunean


Nafarroako Gobernuak gaur goizeko saioan 513.747,99 euroko laguntza onartu du Tafallako hiri saihesbidean glorieta berri bat eraikitzeko, zehazki Recoletas kalearen eta Cortes plazaren elkargunean. Saihesbidearen hobekuntza horrekin bide segurtasun handiagoa izango da gidari eta oinezkoentzat. 

Nafarroako Gobernuaren laguntzak Obra Publiko, Garraio eta Komunikabideen Departamentuaren ekarpenekin egingo da, 256.185 eurokoa, eta Tokiko Administrazioko Departamentuak gainontzeko 257.562,99 euro emango ditu (2011-2012 Inbertsioen Aparteko Planean bildutakoa, gaur Gobernuak bere bilkuran onartutakoa). Azken laguntza hori, era berean, ondoko eran banatzen da: 186.548,71 euro Tafallako Udalerako (errotondaren eraikuntza) eta 71.014,28 euro Mairagako Mankomunitaterako, era horretan, aipatutako errotondaren eraikuntzak ukitutako sareak berritzeko.

Nafarroako Gobernuak eta Tafallako Udalak hitzarmen bat sinatuko dute eraberritzeko obren exekuzioaren araubidea ezartzeko (lizitazioko oinarrizko aurrekontua: 430.929,58 euro): Tafallako Udala ondasunak erosteaz eta beharrezko eskubideez arduratuko da obrak exekutatzeko eta obren zuzendaritza teknikoaz arduratuko da, Obra Publiko, Garraio eta Komunikabideak Departamentuko Kontserbazio Zerbitzuak berrikusitakoak; halaber, segurtasun eta osasun eremua koordinatzeaz.

Mairagako Mankomunitateak zuzenean exekutatuko du lortuko den glorietako sareen berrikuntza,eta orotara 513.000 euro baino gehiagoko inbertsioa izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa