(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011-2012 Toki Inbertsioen Plan Berezia onetsi du, 9 milioi eurokoa astelehena, 2010.eko uztailak 5

Horren bidez, toki entitateetako azpiegituren 51 proiektu berri gauzatuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Toki Inbertsioen Plan Berezia onetsi du 2011-2012 aldirako, 9 milioi eurokoa, 4,5 milioi euro urte bakoitzean. Plan horri esker, Nafarroako toki entitateetako azpiegituren 51 proiektu berri gauzatuko dira, 9,5 milioi eurotik gorako inbertsioa eginda. Horrez gain, Foru Gobernuak 2009-2012 Toki Inbertsioen Plan Arruntean programatuta zeuden Nafarroako toki entitateen beste 68 proiekturi aurreikusitako kopurua baino %10 gehiago emango die.

Abaurrea

Abaurregaineko irudia, plan berezi honen onurak jaso dituen udalerrietako bat.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Toki Inbertsioen Plan Berezia onetsi du 2011-2012 aldirako, 9 milioi eurokoa, 4,5 milioi euro urte bakoitzean. Plan horri esker, Nafarroako toki entitateetako azpiegituren 51 proiektu berri gauzatuko dira, 9,5 milioi eurotik gorako inbertsioa eginda. Horrez gain, Foru Gobernuak 2009-2012 Toki Inbertsioen Plan Arruntean programatuta zeuden Nafarroako toki entitateen beste 68 proiekturi aurreikusitako kopurua baino %10 gehiago emango die.

Plan Bereziaren bidez, toki azpiegiturei lotuta dauden inbertsio beharrizanei erantzun nahi zaie, betiere, horiek ez baitaude Plan Arrunteko plan gidarietan eta toki programazioan bilduta. Gainera, inbertsio horiek egiten ez badira oinarrizko zerbitzuak ematea zalantzan jartzen da, lurralde-desorekak eragiten dira, eta horien aurrean tratamendu berezia behar izaten da. Horrez gain, zuzkidura ekonomiko horren bidez zeharbideak urbanizatzeko jardunak egin ahal izango dira.

Lehen urtean lanak dituzten toki entitateak beharrezko dokumentazioa prestatzen has daitezke, eta gainerakoek 2011ra arteko epea izango dute.

Inbertsioen Plan Berezira bildutako proiektuak

Plan honetara bildutako 51 proiektu berriak, 9,5 milioi eurotik gorako inbertsio osoa eskatuko dutenak, hurrengo hauei lotuta egingo dira: zoladurak; uraren hornikuntza eta saneamendu sareak; argiteria publikoa; udal eraikinak; toki errepideak; hilerriak eta zeharbideak. Modu horretan, adibidez, aipatzekoak dira Sarrigurengo udaletxea eta Beriainen hornikuntza eta saneamendu sareak berritzea.

Era berean, aurreikusitako kopurua baino %10 gehiago jasoko duten 68 proiektuak hurrengo hauek dira: uraren goi hornidurarako lanak; argiteria publikoa; zoladura eta udal eraikinak. Kasu horietan, proiektuak hasieran 2009-2012 Toki Inbertsioen Planera bildu ziren, baina kasuan kasuko udal entitateen egoera eta horietako azpiegituren egoera dela-eta, batez bestekoa baino hondatuago baitaude, %10 gehiago egokitzen zitzaien. Horrela, normalean proiektu horiek Toki Administrazio Departamentuaren %70 edo %80ko ekarpena izaten badute, Plan Berezi honekin %80 edo %90 izango dute. %10 gehiago lortzen duten toki entitateak herri txikiak dira. Lan horien artean, besteak beste, Ultzama-Odieta eta Anueko hornikuntza, hirugarren fasean, eta Urrotz, Untzitibar, Itzagaondoa eta Lizoainibargo bosgarren fasea aipatu behar dira.

Gaur onetsitako Plan Bereziaren 9 milioi euroak Nafarroako Gobernuak indarrean dagoen 2009-2012 Toki Inbertsioen Plan Arruntera bideratutako 224,9 milioiei gehitu behar zaizkie. Oro har, 233 milioi euro horiek eta toki entitateei dagozkien ekarpenek Nafarroa osoan 330 milioi eurotik gorako inbertsioa eragingo dute aldi honetan.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Planera bildutako lanak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa