Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Osasun zentroan ehun sendagile egongo dira egunero guardian
Maria Kutz kontseilaria entzierroa ikusten, telebistan, Nafarroako Ospitale Gunean.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, A Larrialdi Zerbitzuan (Nafarroako Ospitale zaharrean) izan da gaur, egiaztatzeko San Fermin jaietarako medikuntza arreta egokia dela.
Uztailaren 7tik 14ra, goizeko 8.00etan, 70 sendagile espezializatu eta larrialdietako 30 sendagile egongo dira Nafarroako Ospitale Guneko bi larrialdi zerbitzuetan.Kontseilariak osasun zentroko langileekin ikusiko du, telebistan, 2010eko lehen entzierroa, eta langileei jaiak pozik, lasai eta izualdirik gabe igaro ditzatela opatu die. Gaur, Nafarroako Ospitale Gunean bi zauritu hartu dituzte, horietako bat larri.
San Fermin jaietan emandako arreta
A Larrialdi Zerbitzuan (lehengo Nafarroako Ospitalean) jaietan zauritutako hiru lagun hartu zituzten atzo, horietako bi larri.
Zehazki, 23 urteko B.J.M. australiarrak 12. orno dortsala hautsi zuen, Navarreria plazako iturritik erorita; egoera larrian dago. Iturri horretatik bertatik erori ondoren ospitaleratu zuten, baita ere, 26 urteko emakume bat, burezurreko traumatismo arinarekin; seguru asko gaur emango diote alta.