Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Maria Kutzek osasun langileen antolaketa eta entzierroaren amaiera ikusi ditu hesitik
Kontseilaria hesian, entzierroa hasi aurretik.
(
irudia handitu
)
Osasun kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk, entzierroko osasun langileekin egon da gaur, zezen plazako kailejoiaren hasierako postuan.
Han, langileak zoriondu ditu eta entzierroa aurrez aurre ikusi du. Gaur zazpi zauritu eraman dituzte Nafarroako Ospitale Gunera, horietako bi adarkatuta.Atzo, Kutz kontseilaria Ospitale Gunean izan zen, hain zuzen, entzierroko zaurituak hartzen dituen osasun zerbitzuan.
Gaur goizean, aurreko urteetan bezala, kontseilaria korrikalariek aurreneko arreta jasotzen duten lekuan egon da; hala ere, zegoen zatian osasun langileek ez dute aparteko lanik egin behar izan.Entzierroko zaurituei arreta emateko zerbitzu berezian 16 asistentzia gune daude, hesian bertan, eta beste bat zezen-plazan.
Entzierroko ibilbideak 848,6 metro dauzka eta 53 metrotik 53 metrora, gutxi gorabehera, asistentzia gune bat dago. Arreta zerbitzu guztia SOS Nafarroa 112 zentroan koordinatzen dute, Nafarroako Larrialdi Agentziaren egoitzan.Entzierroko hesi ondoko sorospen guneak leku hauetan egongo dira: Santo Domingoko aldaparen hasieran (Hezkuntza departamentuaren egoitzan), Nafarroako Museoko eskaileretan, Santiago plazan (udaletxearen atzealdean), San Saturnino kaleko eskaileretan, udaletxean (2), Mercaderes-Estafeta izkinan (2), Xabierko jaitsieran (2) Espoz eta Mina zeharkalean, Telleria kalean, Ahumada dukearen kalean, Labriteko jaitsieran, Nafarroako Gorteen kalean (hegoaldeko kailejoian) eta Hemingway pasealekuan (iparraldeko kailejoian).
Zezen bat bakarrik kailejoian, gaurko entzierroan.
(
irudia handitu
)
15 anbulantzia
Gainera, medikudun sorospen guneetan osasun garraioa dago.
Zehazki, bizi euskarri aurreratuko bederatzi anbulantzia eta oinarrizko bizi euskarriko sei anbulantzia daude, azken horietako bi Gazteluko plazan laguntza gisa, SOS Nafarroako 112 Zentroa medio ibilbidean osasun garraio gehien behar duen gunera eramateko.