(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako suhiltzaileek 47 hektarea zuhaitz eta mendi erre dituen sute bat kontrolatu dute ostirala, 2010.eko uztailak 9

Sua itzaltzeko baliatu dituzte Cordobilla, Azkoien, Tafalla eta Tuterako suhiltzaile etxeetako hamabost ibilgailu, bi helikoptero eta hegazkin bat


Nafarroako suhiltzaileek Eguarasko barrutiko sua itzali dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren suhiltzaile zerbitzuak goizeko 8.00etan itzali du erabat Eguaratseko barrutian (Valtierran) goizeko 4.20an piztu den sua.

Suak 47 hektarea erre ditu: 22 hektarea zuhaizti eta 25 hektarea uztondo eta lur zabal.

Sua itzaltzeko behar izan dituzte Nafarroako Gobernuaren bi helikoptero, lau autoponpa ibilgailu, zisterna kamioi bat eta Cordobilla, Azkoien, Tafalla eta Tuterako zortzi laguntza ibilgailu.Sua uztondo batzuetan hasi da baina gero zuhaizti batera zabaldu da.

Hala, goizeko 5.15ean, suhiltzaileek 3 kilometroko sugarra zeukaten parez pare. Suhiltzaileez gain Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat joan da barrutira eta teknikariak eta zonako nekazariek, Gobernuak errentan hartutako bulldozer batekin, suebaki bat egin dute, sua heda ez zedin.

Eguerdiko 13.00etan eremua zaintzen eta sua berriz ez pizteko lanean ari ziren Tafallako, Azkoiengo eta Tuterako 15 suhiltzaile, Gobernuaren aireko bitartekoen laguntzarekin.

Ordu horretan, aginte lanetan ari ziren suhiltzaile zerbitzuko ofizialek aurreikusi dute gauera arte behintzat eremuan lanean jarraituko dutela.

 


Bi suhiltzaile, sua zabaltzea eragozteko egindako suebakian. ( irudia handitu )

Sua Berbintzanan eta Sabaitzako lursailean

Nafarroako suhiltzaileek Sabaitzako lursailean (Ezporogiko udalerrian) ia hektarea bat erre duen sute bat ere mendean dute; Nafarroako Gobernua eremu hori basoberritzen ari da, hain zuzen.

Sua 6.38ean piztu da, irispide zaileko leku batean, eta Tafallako, Cordobillako eta Zangozako suhiltzaileek itzali dute, Nafarroako Gobernuaren helikoptero baten laguntzarekin. Eguerdiko 13.00etan Zangozako suhiltzaile etxeko hiru talde zeuden han, suaren perimetroari eusteko eta zaintza lanetarako.

Berbintzanan era izan da sute bat: 6.47an piztu da eta Lizarrako eta Lodosako suhiltzaileek itzali dute, Nafarroako Gobernuaren helikoptero baten laguntzarekin.

Suak hektarea bat lur erre du eta 13.00etan Lizarrako bi ibilgailu zeuden han, suaren hondarrak zaintzen.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa