(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak Hiru Behien Zerga izeneko ekitaldian parte hartu du asteartea, 2010.eko uztailak 13

Nafarroako Gobernuak ekitaldi hori Kultura Intereseko Ondasun izendatzeko izapideak abiatu ditu


Hiru Behien Zerga

Sanz Lehendakaria eta gainerako agintariak 262. mugarriaren ondoan. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, Ernaz muinoan (Izaba), Erronkaribarreko alkateek eta Baretous Frantziako haraneko alkateek uztailaren 13an urtero egiten duten Hiru Behien Zerga izeneko ekitaldian parte hartu du. Ekitaldi horretan hurrengo hauek ere parte hartu dute: Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak eta Marcelino Iglesias Ricou Aragoiko lehendakariak, Ansó Aragoiko haranak haran horiekin duen lotura historikoa dela eta.

Aurten Nafarroako Gobernuak ekitaldi hori Kultura Intereseko Ondasun izendatzeko izapideak abiatu ditu, Ondasun Higiezin moduan, jarduera tradizional horri eutsi ahal izateko. Hala jaso da duela gutxi Pedro Luis Lozano Úriz Kultura zuzendari nagusiak sinatutako ebazpenean. Aurretik, Ituren, Zubieta eta Lantzeko inauteriak Kultura Intereseko Ondasun izendatu dituzte.

Hiru Behien Zorra Europan indarrean dagoen "nazioarteko itunik" zaharrena da. Baretous haranak (Frantzia) Izaba, Garde, Urzainki eta Uztarroze herriei hiru behien zerga ordaintzen die, guztiak Erronkaribarrekoak. Emandako behiak sine mácula (orbanik gabeak) eta "ilaje, hortz eta adar" berdinak izan behar dituzte.

Ekitaldian bi haranen arteko ituna ospatzen da. Horren arabera, Frantziako abereak Erronkariko larreetan bazkatu daitezke urtebetez, eta horren truke, Baretous haraneko alkateek ekitaldian Erronkariko agintariei hiru behi ematen dizkiete, "ilaje, hortz eta adar" berdinak dituztenak. Hala ere, historialari batzuen ustez, gerrako zerga da, betiko izaera duelako, eta ezaugarri horrek mota horretako zergak identifikatzen zituelako.

Ekitaldia San Martin Harrian ospatzen da, hau da, Espainiaren eta Frantziaren arteko 262. zenbakiko mugarrian. Bi haranetako alkateek, inguruko jantzi tradizionalekin, eskuak harriaren gainean jartzen dituzte eta "pax avant" esaten dute (bakea aurrerantzean), elkartasuna eta lankidetza agertzeko.

Jai tradizional hau 1375etik ia etenik gabe ospatu da. Data horretan, epai baten bidez, Baretous eta Erronkaribarren arteko gatazkak behin betiko amaitu ziren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa