(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak 25 droga-inkautatze egin eta 15 salaketa jarri ditu Lesakako Sanferminetan osteguna, 2010.eko uztailak 15

Elizondoko polizia-etxeko agenteek 12 polizia-kontrol egin dituzte, ohiko patruilatze eginkizunez gain


Foruzaingoak Lesakako jaietan 25 droga-inkautatze, trafiko arloko 11 salaketa eta ebasketen ondoriozko 3 salaketa egin ditu

Elizondoko polizia-etxeko agenteek egin dute kanpaina hau.

Elizondoko polizia-etxeko foruzainek Lesakako Sanferminetan egindako segurtasun-kanpaina berezian 25 droga-inkautzatze, trafiko arloko 11 salaketa eta ebasketen ondoriozko beste 3 salaketa jarri dituzte. Uztailaren 6tik 11ra egindako jaietan ez da borrokarik ez kontuan hartzeko moduko bandalismo-egintzarik gertatu, eta ez da terrorismoaren aldeko programarik banatu.


 

Lesakako Udalarekin lankidetzan antolatutako segurtasun-kanpaina honen barruan, Foruzaingoak herritarrei artatzeko gunea ezarri du Lesakako suhiltzaile boluntarioen instalazioetan, eta bertan izapidetu dira ebasketen ondoriozko hiru salaketak. Horietako bi lapurretengatik izan dira, eta bestea indarra erabiliz egindako lapurretarengatik.


 

Elizondoko polizia-etxeko agenteek prebentziozko patruilatzeak egin dituzten, oinez zein ibilgailuetan, eta 12 kontrol egin dituzten. Kontrol horietan 216 pertsona identifikatu eta 168 ibilgailu kontrolatu dituzte, eta horren guztiaren ematiza moduan 5 droga-inkautazio egin dira. Bestalde, Lesakako hirigunean 20 aldiz inkautatu dira drogak.

Bide-segurtasunari dagokionez, gidarien aurkako 11 salaketa egin dira. Bi gidari atxilotu dituzte, alkoholemiaren legezko tasa gainditu dutelako. 2009. urtean bi pertsonari gauza bera egotzi zieten.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa