(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak sua eta ibilgailuak erabiltzeko murrizketak onartu ditu, udaran suteak saihesteko osteguna, 2010.eko uztailak 15

Berritasun gisa, lasto tokietako segurtasun neurriak areagotu dituzte; orain, besteak beste, udaletxeetan erregistratu behar dira


Nafarroako Gobernuak suaren, motordun ibilgailuen eta nekazaritza makinen erabilera murriztu du zonaka, udaran basoko suteak saihesteko.

Neurri hori Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberrok, sinatu du, foru agindu batean; agindu hori ostiral honetan, hilaren 16an, argitaratuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Landa lurzoruan sua erabiltzeko arautegia eta arautegi hori osatzen duten prebentzio neurriak eguraldia aldatu arte egongo dira indarrean.

Aurreko kanpainen arabera, murrizketa horiek eraginkorrak dira eta sute kopurua gutxitzeko balio dute; era horretan, ekologia, ekonomia eta gizarte galerak saihesten dira.

Nafarroako iparraldean eta hegoaldean klima desberdina denez, arautegiak irizpide geografikoen arabera aldaketak egiteko aukera ematen du.

Iparraldea eta hegoaldea bereizteko lerroa herri hauetako hegoaldeko mugek osatzen dute: Ameskoa, Urbasa-Andia, Goñiko bailara, Ollo, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Gerendiain, Mezkiritz, Aurizperri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurregaina, Abaurrepea, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

Debekuak

Suaren erabilera landa lurzoruan:

debekatuta dago sua egitea, baita hegoaldeko aisiarako eremuetan ere (askaldegiak, barbakoak, e.a.). Iparraldean, sua aisiarako erabil daiteke horretarako gaitutako lekuetan bakarrik.

Debekatuta dago, gainera, sutan dauden edo suteak sor ditzaketen objektuak botatzea edo uztea.

Gogoratu, adibidez, ibilgailutik sutan dagoen zigarro puntaren edo beste objekturen bat botaz gero isuna 150 eurokoa dela eta gidabaimenetik lau puntu kentzen dituztela. Halaber, material piroteknikoa erabiltzeko prebentzio neurri bereziak hartu behar dira.

Motordun ibilgailuen erabilera:

Foru agindua indarrean dagoen bitartean, debekatuta dago motordun ibilgailuekin Nafarroa hegoaldeko baso pistetan ibiltzea. Ibil daitezke, bakarrik, haien jabetzako lursailen batera joan behar dutenek eta nekazaritza eta abeltzaintza lanetan ari diren ibilgailuek. Horiez gain, baso pistetan ibil daitezke ingurumena babesten edo zerbitzuak zaintzen lan egiten dutenen ibilgailuak eta baimen bereziak dituztenek. Iparraldean, indarrean dagoen araudiaren arabera ibil daiteke baso pistetan.

Uztondoak erretzea:

Debekatuta dago lehorreko nekazaritza lurretan sua piztea. Sail ureztatuetan sua pizteko Udalaren baimena behar da. Gainera, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak erreketak egin ditzake arrazoi fitosanitarioengatik, baldin eta justifikatuta badaude.

Aparteko baimenak:

Kanpalekuetan eta festa tradizionaletan sua egitea baimenduta dago; horretarako, betiere, Udalak eskaria aurkeztu behar du, 15 egun lehenago. Erregistratutako erlezaintza ustiategiek ere erabil dezakete sua.

Betekizunak:

Suteak saihesteko, landa lurzoruan lanean edo baso pistetan dabiltzan ibilgailuetako gidariek horretarako apropos jarritako lekuetan aparkatu behar dute eta sakelako telefonoa eraman behar dute, suterik ikusiz gero Nafarroako Larrialdi Agentziari zuzenean abisua emateko. Gainera, makina pisuarekin lan egiten duten lekuetan gutxienez 1.000 litroko ur depositua, sua astintzekoa eta 15 litroko bi motxila eduki behar dituzte.

Lasto tokiak gehiago kontrolatu behar dira

Aurten, aurreko foru aginduetan ez bezala, lasto tokietako kontrol eta segurtasun neurriak areagotu dituzte.

Ondorioz, jabeek lasto tokiak dauden herriko Udalean erregistratu eta harremanetarako datuak eman behar dituzte.

Gainera, lasto tokiak ezin dira jarri zuhaiztietatik 200 metro baino gutxiagora.

Orobat, prebentzio neurri gisa, landutako sailetan dauden lasto tokiek perimetro lerro bat eduki behar dute eta lerroak gutxienez lasto multzoaren garaieraren bi halako izan behar du.
Dokumentazioa:
OrdenForalProhibicionFuego.pdf
ZonificacionUsoFuego.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa