(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria “Zindagi Milegi Na Dobara” (Bizitza bakarra dugu) pelikularen filmazioan izan da, Iruñean 2010eko uztailak 16, ostirala ostirala, 2010.eko uztailak 16

Bollywood pelikula horretan entzierroko irudiak sartuko dituzte eta hilaren 18ra arte egongo dira Iruñean filmatzen


Corpas kontseilaria eta Koldo Lasa Iruñean egiten ari diren Bollywood pelikularen filmazioan.

Corpas kontseilaria eta Koldo Lasa Iruñean egiten ari diren Bollywood pelikularen filmazioan. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, eta Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko (NIAZIko) zuzendari gerentea, Koldo Lasa Aristu, "Zindagi Milegi Na Dobara" (Bizitza bakarra dugu) pelikularen filmazioa ikusten izan dira gaur goizean, Iruñean. Bollywood pelikula hori gaur hasi dira filmatzen Nafarroako hiriburuan eta entzierroko irudiak sartuko dituzte, Santo Domingoko aldapakoak, hain zuzen.

Corpas kontseilariak eta Koldo Lasak pelikulako zuzendaria, Zoya Akhtar, eta Kanzaman ekoizpen etxeko zuzendaria, Salvador Yagüe, agurtu dituzte; izan ere, Kanzaman eta Excel ekoizpen etxeak ari dira pelikula egiten.

Film Comission erakunde nafarra pelikularen ordezkariekin harremanetan aritu da azken hilabeteetan; izan ere, Nafarroako hainbat herritan arituko dira filmatzen, uztailaren 18ra arte: Iruñean, Errege Bardean eta Erriberrin, besteak beste.

Iruñean, zehazki, protagonistak filmatuko dituzte entzierroan korrika. Entzierroa, noski, itxurazkoa izango da. Horretarako, ekoizpen etxeak Iruñeko Udalaren baimenak lortu ditu eta entzierroko adituen laguntza jaso du. Entzierroko irudietan parte hartuko dute, protagonistez gain, bikoizketa aktoreak, estrak eta figuranteak, filmaziorako berariaz kontratatutako ganaduarekin. Gainera, aurtengo San Fermin jaietan hiru filmazio taldek entzierroaren irudi dokumentalak hartu dituzte ohiko filmazio lekuetan (hesietan eta balkoietan).

Pelikula estatuan filmatuko dute ia osorik.

Nafarroan ez ezik, Bartzelonan, Valentzian, Andaluzian eta Balear Uharteetan ere filmatuko dute. Ekoizleen asmoa da pelikula 35 herrialde baino gehiagotan estreinatzea eta 73 milioi ikusle izatea (70 milioi Indian eta 3 milioi gainerako herrialdeetan).

 

Road movie

"Zindagi Milegi Na Dobara" (Bizitza bakarra dugu) pelikula hiru gazte indiarren istorioa da. Gazteek Espainiara iniziazio bidaia egiten dute, horietako baten ezkondu aurreko agur gisa. Izan ere, unibertsitate garaitik zeukaten bidaia hori egiteko asmoa.

Road movie

direlakoen gisara dago planteatua: protagonistek ikusiko dituzte Bartzelona, Gironako kosta, Buñol, Sevilla eta Iruñea.
Gazte bakoitzak esperientzia paregabe bat proposatzen die beste biei: itsasopean lehenbizikoz igeri egitea, jausgailuekin salto egitea eta entzierroa korritzea. Inork ez daki proposamena zein den, herrira heldu arte. Gazteak txikitako lagunak dira. Bakoitzak bere kezkak dauzka eta kezka horiek argitzen joaten dira, proposatutako ekintza "arriskutsuetan" murgildu ahala. Pelikula Iruñean amaitzen da, entzierroa korritzen.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa