(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa, Europako berrikuntza irekia errazteko EURIS programa europarraren aitzindaria ostirala, 2010.eko uztailak 16

Nafarroako zenbait ordezkari Alemaniako Stuttgart herriko gaitasun eta berrikuntza zentroak bisitatzen izan ziren


Belen Goñi (ANAIN), Carmen Leza (CEIN), Luis Alvarez de Eulate (CITEAN), Rafael Muguerza (Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zerbitzua), Carlos Gonzalez Navarro (CNTA) eta Juan Ramón de la Torre (AIN).

Nafarroako ordezkariak Stuttgarten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresa Zuzendaritza Nagusia medio, EURIS programaren aitzindaria da. Programa hori Europar Batasunak finantzatzen du, besteak beste, INTERREG IV C programaren esparruan. INTERREG IV C programaren helburua da berrikuntza arloko eskualde politikak hobetzea, berrikuntza irekiko eskemak errazte aldera, esperientzia arrakastatsuen truke edo garapenaren bitartez.

EURIS programako bazkideak Stuttgartekoak (Alemania), Eindhovenekoak (Holanda), Mendebaldeko Transdanubiakoak (Hungaria) eta Lodzekoak (Polonia) dira. 

Bazkide diren bost eskualdeetako zentro teknologiko, unibertsitate eta berrikuntza agentzietako ordezkariak Stuttgarten (Alemania) izan ziren ekainaren 29an eta 30ean, Stuttgarteko eskualdeko gaitasun eta berrikuntza zentroek sustatutako ekimenak ezagutzeko.

Ekimen horiek, elkarte eta sareen bitartez, ETEen eta jakintza zentroen elkarlan irekia sustatzen dute, zeharkako sektore eta teknologietan ( http://kompetenzzentren.region-stuttgart.de/en/
), eta arrakasta izaten ari dira Europako berrikuntza irekiaren politikan.

Nafarroako ordezkari gisa bisitan izan ziren, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zerbitzuko zuzendari Rafael Mugerzaz gain, erakunde hauetako ordezkariak: Nafarroako Zentro Teknologikoen Sarea, Nafarroako Berrikuntza eta Teknologia Agentzia eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra.


EURIS programako bazkideen ordezkariak Stuttgarten.

EURIS programako bazkideen ordezkariak Stuttgarten. ( irudia handitu )

Mugerzak bisitan nabarmendu zuen Stuttgarteko gaitasun zentroek agerian uzten dutela eskualde politikek ekonomia eta zientzia uztartu ditzaketela.

Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zerbitzuko zuzendariak azpimarratu zuen VDC Fellbach eta PEC Waiblingen erakundeak, adibidez, berrikuntzaren kultura irekia bizitzen ari direla, bazkideekin elkarlan zintzoan, eta, haren iritziz, jakintzaren eta ideien bitartez produktu berriak sortzeko bide bakarra dela hori. Gainera, esan zuen berrikuntza sustatzen duen eredu hori Europako beste eskualde batzuetara eraman daitekeela.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa