(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako armarriaren eta banderaren mendeurrena ospatu du ostirala, 2010.eko uztailak 16

Bost merindadeen hiriburuetako eraikin enblematikoetan oroipen pankartak jarri dituzte


Oroipen pankarta Nafarroako Jauregian

Gobernuak Nafarroako armarriaren eta banderaren mendeurrena ospatu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Nafarroako armarria eta bandera modu ofizialean finkatu zituztenetik ehun urte igaro direla ospatu du. Horretarako, oroipen pankartak jarri dira bost merindadeen hiriburuetako erakin enblematikoetan: Nafarroako Jauregia Iruñean, tren-geltoki zaharraren eraikina Lizarran, Ardoaren Museoa Erriberrin, Erlojuaren Etxea Tuterako Foruen Plazan eta Zangozan.

Gogoan izan behar da, 1910eko urtarrilaren 22an, historian lehen aldiz, orduko Foru Diputazioak Nafarroako armarriaren eredu ofiziala proposatu zuela, seiehun urte baino gehiago zuen armarria. Mendeetan egondako aldagai formal guztien artean "aipatu armarriak aurrekari historikoen arabera oro har eta zehazki izan behar duen forma" zein zen zehaztu zen.

Armarri ofiziala onesteko saio berean, Nafarroako banderarik ez zegoela ohartarazi zen, eta horregatik, Diputazioak bandera ofiziala egitea erabaki zuen, ekitaldi ospetsuetarako. Modu horretan, 1910eko uztailaren 15ean, Nafarroako bandera onetsi zen, onetsi berri zen armarria barruan zuena. Lehenengo bandera ofiziala Nafarroako Jauregian hurrengo egunean jarri zuten, uztailaren 16an, Navas de Tolosako guduaren urteurrenean, 1212ko uztailaren 16an izan baitzen. Banderak gorria izan behar zuen, eta erdian Nafarroako armarria izan behar zuen, kateak urre kolorearekin josita edo margotuta, eta gainean errege koroa, eta armarri hori osatzen duen esmeralda kateen erdian.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Anuncio conmemorativo del centenario del escudo y la bandera

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa