(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak modu positiboan baloratu du LaborESO programaren lehen edizioa ostirala, 2010.eko uztailak 16

Horren bidez, curriculum dibertsifikazioa ikasten duten DBHko 4. mailako ikasleei lan mundua hurbildu nahi zaie


Martzillako parte-hartzaileak

LaborESO programa amaitzeko, Martzillako parte-harzaileei sariak eman dizkiete. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak modu positiboan baloratu du LaborESO programaren lehen edizioa. Ekimena Nafarroako Gobernuak bultzatu du, curriculum dibertsifikazioa ikasten duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako ikasleei lan mundua hurbiltzea errazteko.

Programa duela gutxi itxi zuten Teresa Aranaz Jménez Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntza zuzendari nagusia buru izan zuen ekitaldi batean. Horretan, Martzillako "Marqués de Villena" institutuko ikasleei diplomak eman zizkieten, baita lankidetzan aritu diren inguruko enpresa eta entitateei ere.

Lehenengo edizio honetan Azagrako IESO, Lodosako "Pablo Sarasate" eta Martzillako "Marqués de Villena" institutuetako 32 neska-mutilek hartu dute parte. Azagrako eta Lodosako ikasleei eta enpresa laguntzaileei aurretik eman zizkieten diplomak, bi herrietan antolatutako ekitaldietan.

Programa honetan, ikasleek bi asteko egonaldiak egin behar dituzte bizi diren herriko enpresa edo lantoki batean. Aldi horretan, ikasleak ez dira eskolara joaten, lantokira baino, eta bertan, enpresako lan-ordutegia bate behar dute eta konpainiaren eta ikastetxearen artean sinatutako hitzarmenaren araberako eginkizunak gauzatu behar dituzte.

Ez da praktikaldia, LHko trebakuntza-zikloetako ikasleek lantokietan egiten dutena bezalakoa. Bien arteko aldeak iraupena (bi aste), ikasleen heziketa mota (kasu honetan derrigorrezkoak dira) eta jarduera mota (ez da espezializatua) dira. Era berean, kontuan izan behar da ikasleek enpresaren jardueretan ahalmenen arabera hartzen dutela parte, ez baitira plantillako langileak.

Ekimenaren bidez, ikasleek DBH amaitzean etorkizun akademiko eta profesionalari lotuta hartu behar dituzten erabakiak erraztu nahi dira. Horrez gain, ikasleen trebakuntza osoari lagundu nahi zaio, baita enpresa baten antolaketa sarea eta norbere burua ezagutzeari ere, hau da, ikasleek dituzten trebetasunak, gaitasunak eta interesak. Mota honetako programak oso ohikoak dira herrialde anglosaxoietan, hala nola, Erresuma Batuan, Irlandan eta Estatu Batuetan.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa