(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Argentina eta Txileko nafar etxeetako 20 unibertsitari Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XIII. edizioan parte hartzen ari dira astelehena, 2010.eko uztailak 19

Kalkuluen arabera, nafar jatorriko 30.000 pertsona bizi dira Argentinan


Argentina eta Txileko nafar etxeetako 20 unibertsitari Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XIII. edizioan parte hartzen ari dira

Catalán kontseilaria eta ikastaroko parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Argentina eta Txileko nafar etxeetako hogei unibertsitari Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XIII. edizioan parte hartzen ari dira uztailean. Jarduera hau Foru Gobernuak antolatu du, eta horren bidez, parte-hartzaileek Nafarroako errealitatearen ezagutza sakon eta zehatza lortzea nahi da, hitzaldi, mahai-inguru, bisita, ibilaldi eta bestelako jardueren bidez.

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak edizio honetako parte-hartzaileak hartu ditu gaur arratsaldean Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Gazteei ongi-etorria egin die.

Kontseilari-eledunak adierazi duenez, "nafar identitatea Argentinako eta Txileko gizartean osagai positibo moduan ulertzen dute bertakoek eta kanpokoek", izan ere, "zintzotasun eta erantzukizun balioekin lotzen da eta gizarte-ospeko beste osagai bat balitz bezala aurkezten da beste jatorri batzuetako taldeen aurrean". "Nafarroako gizartetik Nafarroarekiko identifikazio-sentimendu hori sustatu da, migratzaileen eta horien ondorengoen gizarte-talde horri balioa eman zaio eta talde horren egoeraren eta balizko arazoen aurrean ardura agertu da", gehitu du kontseilariak.

Argentinako nafar etxeek egindako kalkuluak oinarri hartuta, nafar jatorriko 30.000 pertsona inguru Hego Amerikako herrialde horretan bizi dira (bigarren, hirugarren eta laugarren belaunaldikoak barne hartuta).

Hala ere, espainiar naziotasunari eusten dion biztanleria urriagoa da. Gaur egun, atzerrian bizi diren 16.133 nafar Egoiliar Absenteen Hauteskunde Erroldan erregistratuta daude. Espainiako naziotasuna duten emigrante gehien Argentinan bizi dira, 4.461, kopuru osoaren %27,7. Jarraian Frantzia (2.309), Mexiko (1.282), Estatu Batuak (1.097), Venezuela (988) eta Txile (722) aipatu behar dira.

Done Jakue Bideari eskainitako ikastaroa

Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XIII. edizio honen izenburua "La vertebración del Camino de Santiago" da, eta gai nagusia jakobear bidea izango da. Inaugurazio-hitzaldia Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak eman du. Done Jakue Bidera hurbilketa historikoa eginda, komunikabideek ideiak trukatzeko eta gizartea bilakatzeko izan duten garrantzia jorratu du kontseilariak.

Oinarri hori izanda, ikastaroan Nafarroako ondareari, turismoari eta ingurumenari lotutako alderdiak ezagutarazi nahi dira, hitzaldien, mahai-inguruen eta dokumentazio-txostenen bidez. Horrez gain, energia berriztagarriak, komunikabideak, Europako kultura-ibilbideak Nafarroan, emigrazio historikoa eta gaur egungo lankidetza jorratuko dira.

Gainera, zenbait ibilaldiren bidez, ikastaroko parte-hartzaileek merindadeetako bost hiriburuak bisitatuko dituzte –Iruñea, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Erriberri-, baita Foru Komunitateko beste leku aipagarri batzuk ere, hala nola Orreaga, Aralar, Errege Bardeak, Nafarroako Zirkuitua Los Arcosen eta Baztan.

Aurten, berrikuntza moduan, taldeka lan eginda, blog bat sortuko da, eta egunero ikastaroaren bilakaerari buruzko informazioa emango da. Blog horretan, ikastaroan parte hartzen duten adituek, bisitatzen diren Nafarroako herrietako biztanleek eta ikastaroko parte-hartzaileek iritziak eman ahal izango dituzte.

Nafarroako Gobernuak, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren eledunaren Departamentuaren bidez, 69.579 euro bideratu ditu guztira 2010eko Nafarroako Nazioarteko Ikastaroa antolatzeko, 2008an egindako aurreko edizioan baino %28,6 gutxiago, orduan 97.425 euro bideratu baitziren. Catalán kontseilariaren esanetan, "bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan hartuta, edizio honetan programaren aurrekontua murriztea egokitzat jo dugu, baita parte-hartzaileen kopurua eta ikastaroaren iraupena ere".

Parte-hartzaileak Nafarroara larunbatean, uztailak 17, iritsi ziren arren, programa gaur hasi da modu ofizialean eta uztailaren 30ean amaituko da (31n goizean joango dira bueltan). Hogei parte-hartzaileetatik hamazortzi Argentinakoak dira: sei Mendozako eta Rosarioko nafar etxeetakoak, bost Buenos Airesekoak, bi Bolívarrekoak eta bat Mar del Platakoa. Bi gazte Txileko nafar etxekoak dira.

Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren hamahirugarren edizioa egin da aurten. 1989an egin zen lehenengoz, eta Nafarroako Gobernuak atzerriko nafarrekin dituen lankidetza-jardueren barruan garrantzi handia du, izan ere, gazte ugarik nafar etxeetako jardueretan parte hartzen dute eta nafar kulturarekin lotutako ekintzak sustatzen dituzte.

Dokumentazioa:
"NAFARROA 2010" NAZIOARTEKO IKASTAROKO PARTE-HARTZAILEEN ZERRENDA

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa