(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 17,6 milioi euro inbertituko ditu Valtierrako eta Erriberriko ureztaketa hobetzeko astelehena, 2010.eko uztailak 19

Obrak Nafarroa 2012 Planean daude eta aurten hasiko dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 17.596.256 euro inbertituko ditu 2010etik 2012ra; batetik, Valtierrako ureztaketa sistema tradizionala modernizatzeko; eta bestetik, Erriberriko herri lursailetan ureztaketa sistema instalatzeko bigarren fasea gauzatzeko.

Aipatu zenbatekotik 16.544.179 euro izango dira Valtierrako obrak egiteko; aurten hasi eta 2012an amaituko dira. Jarduera eremua 1.193 hektareakoa da. Zehazki, 2.032 lursail bildu eta 519 orube utziko dituzte; hala, lursailen batezbesteko azalera 0,58 hektareatik 2,2 hektareara handituko dute. Halaber, 80.000 metro kubikoko maniobra putzua eta ponpaketa estazio bat eraikiko dituzte.

Erriberriko obretarako 1.052.077 euro jarriko dituzte; obrak 2010ean hasi eta 2011n amaituko dituzte. Zenbateko horretatik 200.000 euro aurtengo aurrekontuaren kargura jarriko dituzte eta 852.077 euro hurrengo ekitaldiaren kargura. Gastu osoaren (2,1 milioi euroren) %50 da.

Ihinztagailua

Jarduerari esker nekazaritza lursailen batezbestekoa oraingoaren lau halako izango da.

Nafarroako Gobernuak 17.596.256 euro inbertituko ditu 2010etik 2012ra; batetik, Valtierrako ureztaketa sistema tradizionala modernizatzeko; eta bestetik, Erriberriko herri lursailetan (Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko IV-4 sektorean) ureztaketa sistema instalatzeko bigarren fasea gauzatzeko.

Lan horiek Nafarroa 2012 Planean daude sartuta.

Aipatu zenbatekotik 16.544.179 euro izango dira Valtierrako obrak egiteko; aurten hasi eta 2012an amaituko dira.

Jarduera eremua 1.193 hektareakoa da. Zehazki, 2.032 lursail bildu eta 519 orube utziko dituzte; hala, lursailen batezbesteko azalera 0,58 hektareatik 2,2 hektareara handituko dute.

Halaber, 80.000 metro kubikoko maniobra putzua eta ponpaketa estazio bat eraikiko dituzte.

Behin obrak amaituta, 910 hektarea presiopeko ureztaketa sistema medio edo 250 hektarea erruz ureztatuko dira.

Proiektu horretarako baimendutako 16,5 milioi eurotik 69.245 euro 2010ean inbertituko dituzte, 8 milioi 2011n eta 8.474.934 euro 2012an.

Diru horrekin, Nafarroako Gobernuak gastu osoaren %95 finantzatuko du; aurrekontu osoa 17.447.828 eurokoa da.

Erriberriko obretarako 1.052.077 euro jarriko dituzte; obrak 2010ean hasi eta 2011n amaituko dituzte.

Zenbateko horretatik 200.000 euro aurtengo aurrekontuaren kargura jarriko dituzte eta 852.077 euro hurrengo ekitaldiaren kargura. Gastu osoaren (2,1 milioi euroren) %50 da.

Jarduera horiek aurrera eramateko, Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari, Begoña Sanzberro Iturririari, 17.596.256 euroko urte askotarako gastua egiteko baimena eman dio; gastua honela banatu dute:

2010ean 269.245 euro, 2011n 8.852.077 euro eta 2012an 8.474.934 euro.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa